Tapizeriak eta alfonbrak garbitzea pentsatu duzu? Orain, etxean denbora gehiago egiten dugunez, denbora gehiago eman dezakegu etxea garbitzen eta txukuntzen. Hala, udarako lana aurreratuko dugu. Une egokia izan daiteke ehunak aldatzeko, eta, besteak beste, lan hauek egiteko:
- Alfonbrak kendu, garbitu eta gorde.
- Xurgagailua pasatu sofa eta besaulkietan eta ondo garbitu.
- Kuxin lodiak eta abar kendu eta ondo garbitu.
Horretarako, produktu egokiak zein diren eta haiek nola erabili jakin behar duzu.
Apar lehorreko tapizeria-garbigarria
Produktu honek era guztietako ehunetako zikinkeria garbitzen du lehorrean. Zikinkeria disolbatu eta xurgatzen duen apar-geruza bat botatzen du.
Zein gainazaletan aplika daiteke?
Ehun natural edo sintetiko mota guztietan erabil daiteke, tapizeria zaharretan eta tapiz artistikoetan izan ezik.
Ehun batzuek tindagai oso delikatuak dituzte; beraz, gomendatzen da produktua lehen aldiz erabili aurretik proba bat egitea ezkutuan dagoen zati batean.
Erabiltzeko modua
1. Erabili eskularruak, eta pasatu xurgagailua edo eskuila garbitu beharreko gainazaletan, hautsa kentzeko.
2. Astindu ontzia, eta lainoztatu garbitu beharreko ehuna aerosolarekin, bertikalean eutsita.
3. Igurtzi belaki heze batekin, eta garbitu zikindu ahala.
4. Utzi erabat lehortzen.
5. Xurgatu edo eskuilatu produktu-hondarren arrastoak.
Trikimailu bat: tonu- eta inguru-desberdintasunik ez izateko, gomendagarria da gainazal osoan aplikatzea, eta ez garbitzea zikindutako eremua bakarrik.
Apar aktibodun tapizeria- eta alfonbra-garbigarria
Etxeko elementu horien garbiketa orokorra edo lokalizatua egiteko balio du.
Zein gainazaletan aplika daiteke?
Ezin hobea da sofak, besaulkiak, aulkiak, kuxinak, koltxoiak eta alfonbrak garbitzeko.
Erabiltzeko gomendioak:
- Garbitu eta lehortu bitartean alfonbrak ez dezala zorua ukitu.
- Orban berrietan eman.
- Ez eman zuzenean botoietan, metalezko piezetan, ez eta zetazko tapizerietan, kalamuzko, espartzuzko eta zuntz naturaleko alfonbretan edo ekialdeko alfonbretan ere, non lehorrean garbitzea gomendatzen baita, ez eta larruzko jarlekuetan ere.
- Egiaztatu kolorearen finkotasuna ikusten ez den gainazalaren zati batean.
- Leku fresko eta lehorrean gorde, zuzeneko eguzki-argirik gabe.
- Erabili eskularruak: produktuak, azala ukituz gero, orban zurixkak eragin ditzake. Urez garbitu, eta minutu batzuen buruan desagertuko dira.
- Ez nahasi lixibarekin ez eta bestelako garbiketa-produktuekin ere.
Erabiltzeko modua
Tapizeriako orban lokalizatuetan:
- Erabili eskularruak, eta kendu gehiegizko zikinkeria zapi edo belaki batekin.
2. Lainoztatu produktua orbanaren gainean pare bat aldiz, eta utzi bost minutuz.
3. Kendu gehiegizko produktua zapi edo belaki garbi batekin, tindua galdu gabe.
4. Igurtzi eremua oihal heze batekin, aparra desagertu arte.
Alfonbretako orban lokalizatuetan:
Pasa xurgagailua alfonbran, eta tapizerietan bezala jarraitu.
Garbiketa orokorrean (diluituta):
1. Ontzi edo terreina batean, diluitu kikara bat produktu (50 ml) litro-erdi uretan.
2. Eman produktua garbitu beharreko gainazalean, eskuila edo belaki batez igurtziz.
3. Kendu gehiegizko produktua zapi edo belaki batekin, tindua galarazi gabe.
4. Garbitu urez eremua, aparra desagertu arte.
Beste gomendio batzuk
Etxe osoaren erabateko garbiketa eta desinfekzioa egiteko, erabili gure Erabilera anitzekoa lixibarekin.