Gure toallatxo-moten arteko desberdintasunak eta nora bota.

Badakizu zein diren toallatxoen eta komuneko paper hezearen arteko desberdintasunak?

2024ko uztailaren 08a

Toallatxoek eta Komuneko Paper Hezeek antz handia dute, baina ez dira berdinak. Alde handia dute osaeran eta erabileran. Desberdintasun horiek ezagutzea funtsezkoa da behar bezala erabiltzeko eta zakarretara botatzeko orduan.

Toallatxoak jatorri naturaleko zuntzez eta erresistentzia eta leuntasuna ematen dioten bestelako zuntz sintetikoz eginda daude. Aldiz, gure Komuneko Paper Hezea jatorri naturaleko zelulosa-zuntzez eginda dago. Zuntz horiek erresistentzia txikiagoa dute eta errazago desegiten dira.

Komuneko Paper Hezea da komunera bota daitekeen bakarra, zuntz naturalez eginda dagoelako eta zuntz horiek fabrikatzeko teknologiagatik. Gainerako toallatxoak hondakinen edukiontzian utzi behar dira, ez daudelako diseinatuak komunetik behera botatzeko eta gehienbat zuntz sintetikoak dituztelako. Kontuan izan toallatxoak ez direla desegiten eta, aldiz, komuneko paper hezea erraz desegiten dela.

Ba al dakizu non bota toallatxo-mota bakoitza?

Jarraitu gure gomendioei, toallatxoak non bota jakin eta ingurumena zaintzen laguntzeko eta saneamendu-instalazioen funtzionamendu onari eusteko.

Infografía para saber dónde desechar cada tipo de toallita

Komuneko Paper Hezea: komunetik bota dezakezu, arduraz, edo hondakinen edukiontzira. Ontziari dagokionez, ontzi arinen edukiontzian birziklatu behar duzu (edukiontzi horia).

Aurpegiko, higiene pertsonaleko edo haurrentzako toallatxoak: hondakinen edukiontzira bota behar dituzu (edukiontzi grisa edo berde iluna). Ezin dira komunetik bota. Ontziari dagokionez, ontzi arinen edukiontzian birziklatu behar duzu (edukiontzi horia).

Banakako bilgarriak dituzten toallatxoak: hondakinen edukiontzira bota behar dituzu (edukiontzi grisa edo berde iluna), baina banakako bilgarriak ontzi urdinean edo horian bota daitezke, beren osaeraren arabera; informazio gehiagorako, begiratu bilgarriaren piktogramari. Kartoizko kaxak paper- eta kartoi-edukiontzira bota behar dira.

Bainugela garbitzeko toallatxoak: hondakinen edukiontzira bota behar dituzu (edukiontzi grisa edo berde iluna), ez komunera. Ontzia ontzi arinen edukiontzira bota behar da (edukiontzi horia).

Beste gomendio batzuk

Haurrentzako aurpegirako eta eskuetarako toallatxoak hogeinaka datoz, eta ezin hobeak dira familia osoak erabiltzeko.

Ezagutu Makillajea kentzeko toallatxoen gure sorta.

Gure Higiene intimoaren lerroak aukerarik onenak eskaintzen dizkizu, pH-aren oreka bermatuko duen garbiketa leun eta eraginkorra egin dezazun.