Hona hemen zure etxea garbitzeko produktu eraginkor bat: Erabilera anitzekoa, lixiba desinfektatzaileduna

Erabilera anitzekoa, lixibarekin; garbiketa eta desinfekzioa, azkarra eta sakona!

2020ko urtarrilaren 20a

Ez duzu astirik, baina izugarri gustatzen zaizu etxea beti garbi izatea? Ez zaizu gustatzen etxea garbitzen denbora ematea, eta azkar, erraz eta sakon desinfektatzen duen zerbaiten bila zabiltza? Orduan, gure Erabilera anitzeko hau probatu behar duzu. Ontzi lainoztagailuan dator, eta lixiba desinfektatzailea du.

Erabateko garbiketa eta desinfekzio azkarra eta sakona ziurtatzeko bereziki pentsatutako produktu bat da. Etxeko gainazalak zein arropa zuriko orbanak garbitzeko balio du. Probatu ezazu!

Gure Erabilera anitzekoa, lixiba desinfektatzaileduna, ezaugarriz ezaugarri

Ezaugarri hauek guztiak ditu gure produktuak:

  • Sakon garbitzen eta desinfektatzen du
  • Bizkor
  • Izkina eta gainazalik zailenetara iristen da, pistola-formako ontzia duelako.
  • Apar moduan datorrenez, ez du zipriztintzen eta ez da tantaka erortzen.
  • Sukaldeko eta bainugelako gainazal desberdinetarako balio du, bai eta arropa zuriko orban zailak garbitzeko ere.

Zer gainazal garbitu ditzakezu produktu honekin?

Erabilera anitzeko apar lixibadunarekin mota askotako produktuak eta gainazalak garbitu ditzakezu, hala nola granitozkoak, marmolezkoak, material agloreratuzkoak eta beirazkoak. Arropa zuriarekin ere zuzenean erabil dezakezu, bai eta trapuak eta baietak desinfektatzeko ere.

Nola erabili

Erabilera anitzeko apar lixibaduna lainoztagailuarekin botatzen da; horri esker, ez da tantarik erortzen, ez zipriztinik sortzen, eta toki zailenetara iristeko aukera ematen du.

  • Etxeko gainazaletarako (sukaldea, komuna, etab.)
    • Lainoztatu zuzenean produktua garbitu nahi duzun gainazalera, eta, ondoren, baieta busti batekin urberritu.
    • Zikinkeria garbitzen zailagoa badago, utzi produktua bi minutuz, eta gero urberritu.
    • Junturetako hezetasun-orbanak ere kentzen ditu.
  • Arropa zurirako
    • Zuzenean orbanaren gainean lainoztatu produktua.
    • Orban zailetan, utzi produktua "lanean" bi minutuz; ondoren, ohi bezala garbitu.
    • Ohar garrantzitsua: produktuak lixiba duenez, arropa zurian bakarrik erabil daiteke.

Gomendioak

  • Azuleju-junturak garbitzeko
    • Baldosen eta lauzen arteko tarte txiki horietan zikinkeria pilatzen da ezinbestean.
    • Horiek garbitzeko, lainoztatu produktu honekin eta igurtzi eskuila batekin.
  • Hezetasun-orbanak garbitzeko
    • Hezetasunak eta erabiltzen ditugun produktuek lizuna sor dezakete gure dutxan.
    • Hori garbitzeko, lainoztatu produktua orbanen gainean.
    • Utzi 15 minutuz "lanean", eta urarekin pasatu.
  • Baietak garbitzeko
    • Baietak behar bezala garbitu eta desinfektatzeko, egin hau astean behin:
    • Jarri harraskan ur epel pixka bat.
    • Zuzenean baietaren gainera bota produktua, ugari (4 edo 5 aldiz lainoztatu).
    • Sartu baieta harraskan, eta utzi beratzen ordu-erdi inguru.
    • Urberritu.

Oharrak:

  • Etxeko gainazaletarako
    • Ez erabili produktu hau kuartzozko gainazaletan.
    • Ez erabili aluminioa garbitzeko, ezta gainazal beroak garbitzeko ere.
    • Gainazal batean erabil daitekeen edo ez zalantza badugu, probatu ikusten ez den toki batean.
  • Ehunetarako
    • Ez erabili artilearekin, zetarekin, alfonbrekin, paperarekin, gainazal pintatuekin edo kolorezko jantziekin.
    • Arropa zuriarekin edo kolore iraunkorrekoekin, honela jokatu: produktua uretan diluitu, eta ikusten ez den zati batean probatu.

Beste gomendio batzuk

Garbigailua garbitzenerakutsiko dizugu!