Ikasi nola prestatu 3 errezeta Sandiarekin, ezinbesteko fruta da udan eta.

Sandia: uda-zaporeko errezeta freskagarriak

2024ko uztailaren 03a

Zalantzarik gabe, sandia udako izarretako bat da. Zapore gozoa eta freskagarria izateaz gainera, onuragarria da erabat osasunerako, eta sukaldean joko handia ematen du.

Nutrizio-balio handikoa da, eta, ur asko duenez, ezin hobea da egun beroetan hidratatzeko eta suspertzeko. Gainera, kaloria-eduki baxukoa eta bitaminatan aberatsa denez, ezinbesteko osagaia da elikadura orekatuan. Mercadonan hazi gutxiko sandia duzu, azal lisokoa eta marraduna.

Sandiaren onura guztiak lortzeko lehen aukera bere horretan jatea da, baina, sormenez erabili nahi baduzu zure plateretan, aukera asko ematen ditu. Entsaladetan, izotz-edarietan, smothietan, postreetan eta plater nagusietan gehitu dezakezu, ongi geratzen baita askotariko errezeta gozoetan eta aperitiboetan. Ezagutu nahi dituzu batzuk?

Sandiarekin prestatzeko 3 errezeta eder eta orijinal

Sandia jogurtarekin (2 lagunentzat)

Sandía con yogur, receta creativa con Sandía

1. Ontzi batean, nahasi 100 g azukre, 100 g gurin eta 150 g irin. Nahasi crumblearen antzeko harea-testura lortu arte.

2. Zabaldu nahastea paperez estalitako labeko erretilu batean, eta sartu labean, gutxi gorabehera 15 minutuz 180 ºC-ra.

3. Ebaki nahi duzun sandia-kantitatea tamaina ertaineko triangelutan, eta ipini plater batean.

4. Jarri koilarakada bat jogurt greko natural sandia-zati bakoitzaren gainean.

5. Apaindu gainetik ahabiekin, mugurdiekin eta kiwi-lauki txikiekin.

6. Azkenik, hautseztatu crumble birrindua.

Sandia-entsalada (2 lagunentzat)

Ensalada de sandía, receta creativa con Sandía

1. Ebaki 200 g sandia xerra txiki eta finetan, eta zabaldu aurkezteko erabiliko duzun platerean.

2. Ebaki tipula gorri bat julianan, txikitu 20 g hur labanarekin, zuritu eta kendu haziak tomate bati, eta ebaki lauki txikitan.

3. Ozpin-olioa prestatzeko, nahasi ontzi batean hur txikituak, tomate-laukiak, 30 g grana padano birrindu, limoi baten zukua, zurrusta bat olio, ardo zuriz egindako ozpinaren zurrusta bat eta jengibre arraspatu apur bat.

4. Ondu sandia ozpin-olioarekin, eta eman gatza eta piperbeltza nahierara.

5. Entsalada osatzeko, plater bakoitzean edo entsalada-ontzian, gaineratu oliba beltzen xerrak, tipula gorria, 100 g errukula eta grana pagano gehiago, puskatan.

Sandiazko izotz-edaria (2 lagunentzat)

Granizado de Sandía, receta creativa de sandía

1. Berotu 375 ml ur lapiko batean, eta disolbatu ur horretan 185 g azukre. Utzi hozten.

2. Birrindu 1,5 kg sandia irabiagailuarekin.

3. Nahasi sandia birrindua ur azukredunarekin, gehitu 60 ml limoi-zuku eta atera guztia erretilu lau batean.

4. Sartu erretilua izozkailuan 4 bat orduz. Gero, nahasi guztia sardexka batekin, eta sartu berriro izozkailuan.

5. Errepikatu orduro, izotz-kristalak desegiteko.

6. Azkenik, zerbitzatu sandiazko izotz-edaria, mendafin-orri batzuekin apainduta.

Beste gomendio batzuk

Hemen duzu sandiarekin egiteko beste errezeta goxo eta freskagarri bat: Sandia-gazpatxoa, limoi- eta jengibre-kubotxoekin

Nahiago baduzu meloia, dasta ezazu gure Meloi-zopa hotza, errezeta bikaina baita beroari aurre egiteko.

Gure Udako frutarekin, askoz errezeta gehiago prestatu ditzakezu; ananarekin egiteko errezetak, pikuekin...

Nahiago duzu udarako aukera erosoago bat, frutaren propietateei ukorik egin gabe? Fruta izoztuarekin egiteko gure errezetak gomendatzen dizkizugu.