Nespresso makinekin bateragarriak diren kafe-kapsulen kalitatea hobetu dugu. Proba itzazu.

Nespresso makinekin bateragarriak diren kafe-kapsulak

2021ko azaroaren 08a

Jakin nahi duzu Nespresso makinekin bateragarriak diren gure kafe-kapsulei zer aldaketa egin dizkiegun kalitatea hobetzeko? Gure kapsula guztien errezetak aldatu ditugu, zure neurrira egindako kafe-esperientzia zaporetsuaz goza dezazun.

Kafe bat behar bakoitzerako

Hobekuntza-prozesu honi esker, zuen laguntzarekin definitu dugu kapsula bakoitza. Kontuan izan dugu kafea noiz hartzen duzuen eta, une horietako bakoitzean, nola hartzen duzuen.

Izan ere, ez da berdina eguneko lehen kafea eta bazkalostekoa, ezta?

Era askotan kontsumi daiteke kafea. Eguneko uneaz eta egoeraz gain, norberaren gustuaren mende ere badago: luzea, ebakia, esnearekin, gozagarriren batekin...

Horregatik, zuen beharretara egokitu dugu Nespressorekin bateragarriak diren kapsulen sorta, trinkotasun, zapore, usain eta krema iraunkor gehiago duen kafea lortzeko.

Ez hori bakarrik: ontziak ere aldatu ditugu. Plastikozko poltsaren ordez kartoizkoa jarri dugu, eta plastikozkoak ziren kapsulak aluminiozkoak dira orain. Urrats bat aurrera egin dugu plastikoak gutxitzeko estrategian. Gainera, kapsula mota guztiak behar bezala birziklatzeko zaborrontziak aurkituko dituzu gure dendetan.

Nespresso makinekin bateragarriak diren zer kafe aurki ditzaket Mercadonan?

Txigorketa naturala izan duten kafe ehoak Nespresso sistemarako kapsuletan. Italiako txigorketa-tradizioan inspiratuak. Animatu eta egiaztatu kalitatearen hobekuntza.

Extraforte: espezia-aromak, ukitu pikanteekin eta txigorketa-zapore biziarekin. Trinkotasun eta mikaztasun biziak ahoan irauten du, eta bikaina da esnearekin batera gozatzeko.

Ristretto: andere-mahats beltzaren eta karameluaren ukituak dituen aroma, azidotasun-ukitu egokiarekin. Kafe txigortuaren zapore iraunkorrak eta gozotasunak azken zapore atsegina uzten du ahoan; esnearekin konbinatzean, batez ere. Kafe orekatua kikaran.

Espresso: karamelu-aroma gozoa, azidotasun, txokolate eta intxaur-ukitu freskagarriekin bikain orekatua. Izaera orekatua krema apartarekin.

Colombia: kontu handiz hautatutako Kolonbiako kafea, karamelu-ukitu gozoekin, zitrikoen azidotasun suabearekin eta baia beltzen ukituarekin. Trinkotasun handikoa eta mikaztasun gutxikoa.

Descafeinado: kafe maltatua, zerealen eta kakao mikatzaren aroma suabea ukitu pikanteekin konbinatuta duena. Kafeina gabeko espresso kafea, sendotasun eta zapore handikoa.

Doble Espresso: txokolate beltzaren ukituak, zur lurrintsuen aroma eta ukitu pikantea. Kafe trinkoa eta sendoa, orekatua eta ahoan zapore iraunkorra uzten duena, ia azidotasunik gabea.

Descafeinado Espresso: kafe maltatua, txokolate-ukitu gozoekin, testura krematsu eta leunarekin eta zitrikoen aromarekin. Kafeina gabeko espresso kafea, orekatua eta arina.

Beste gomendio batzuk

Zapore suabea duen eta prestatzeko pausoez eta dastatzeko uneaz gozatzeko aukera ematen dizun kafearen bila ari bazara, Café americano da zuretzako aukerarik egokiena.