Ezagutu gure Popitos-ak, flax-motako izozki gozoak, uda honetan freskatzeko.

Mercadonaren Popitos flaxak

2022ko ekainaren 06a

Badator uda! Freskatu modurik dibertigarrienean gure Popitos flaxekin. Beroari aurre egiteko, ez dago flax hauek baino hoberik; oso freskoak eta jateko errazak dira.

Popitos flaxak eguneko edozein unetan

Igerilekuan, hondartzan edo mendian, etxean bazkaldu ondoren, otordu artean edo paseoan zabiltzala... Gure Popitos-ekin atsegin har dezakezu, nahi duzun tokian eta nahi duzunean. Edozein egoeratarako egokitzen diren izozkiak dira!

Badira 5 zapore goxo, gehien gustatzen zaizuna aukeratu dezazun familiakoekin edo lagunekin partekatzeko:

  • Marrubia.
  • Limoia.
  • Laranja.
  • Kola.
  • Lima-limoia.

Zapore klasikoak bero handiari aurre egiteko, eguneko edozein unetan jateko prest. Hartu udako gutizia zaporetsu bat, eta freskatu.

Nola gustatzen zaizkizu gehien gure Popitos-ak?

Bi modutan dasta ditzakezu:

  • Fresko, likidoan.
  • Izozturik.

Izozturik nahiago badituzu, kontsumitu baino 24 ordu lehenago izozkailuan sartzea gomendatzen dizugu, ahal dela solte.

Fresko hartzeko, aski da hozkailuan edukitzea nahi den tenperaturara iritsi arte.

Jakin ezazu ez dutela ez glutenik ez laktosarik.

Beste gomendio batzuk

Beste izozki-mota bat probatu nahi baduzu, Tamaina ertaineko kono-izozkiak gomendatzen dizkizugu, 3 zaporetakoak.

Eta zapore exotikoenak badituzu gogoko, probatu Motxiak. Pistatxozko, kokozko eta mangozkoak dituzu aukeran.