COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Masa Fresca de Hojaldre con Mantequilla Refrigerada de Mercadona

MERCADONAREN GURINDUN HOSTOPIL ORE FRESKO HOZTUA

2017ko otsailaren 07a

Errezeta gozoenak prestatzen disfruta ezazu Mercadonaren Gurindun Hostopil Ore Freskoak erabiliz: gariaren bihotzetik jasotako irinik onenez eta %100eko gurinaz eginak soil-soilik.

Labekatzeko prest dagoen gure Gurindun Hostopil Ore Freskoaz testura kurruskariko orea lortuko duzu, zapore zoragarrikoa. Harro egoteko moduko emaitza izango duzu, ezin hobea.

Mercadonaren Gurindun Hostopil Ore Freskoa

Hostopil Ore aparta, kurruskaria eta arina, mota guztietako errezetak prestatzeko ezin hobea, gaziak zein gozoak: palmeratxoak, txirikordak, vol au vent-ak, croissantak…

Hostopil Ore freskoak gariaren bihotzetik jasotako irinik onenak besterik ez ditu. Meheki xaflatuta eta laukizuzen formaz ebakita dago, labekatzeko prest.

Zure errezetak prestatzeko urratsak, gaziak zein gozoak izan:

  1. Aurretik presta itzazu eduki edo barrubeteak, halakorik duen produkturik gertatu behar baduzu.
  2. Irin apur batekin hautsezta ezazu lan egin behar duzun sukaldeko gainazala edo edukiontzia.
  3. Ore freskoaren biribilkia zabaldu irinaren gainean.
  4. Formak eman: hirukiak (croissantentzat), biribilak (vol au vent-entzat), laukizuzenak (txirikordentzat), biribilkiak (palmeratxoentzat), etab.
  5. Orea sardexka batez sastatu, gehiegi igo ez dadin.
  6. Oreak barrubeterik badu, bigarren geruza bat jar ezazu barrubetearen gainean, arrautza irabiatuaz zigilatu, eta labekatu. Ez badu barrubeterik, arrautza irabiatuaz zigilatu, eta labean sartu, gorritzen den arte.

Gurindun Hostopil Ore Freskoari esker zure errezeta gozoen zaporea biziki indartzea lortuko duzu, arinagoak eta kurruskariagoak diren bitartean.

Aholku pare bat! Oreak bigunak igartzen badituzu, hozkailuan sartu, ondo lantzeko moduan hozteko; eta gogoratu aurretik oreak sastakatzen, igo ez daitezen.

Beste Zenbait Iradokizun:

Oilasko Gutiziak gomendatzen dizkizugu: zaporetsuak, kurruskariak, eta prestatzeko oso errazak.

Badituzu ere Yum Yum Oilasko Fideo Sortaldetarrak, 3 minututan prest daudenak jada.