Arto-krispetak gustatzen zaizkizu? Aperitibo ezagunenetako bat da, eta hainbat barietate onartzen ditu, denak goxo-goxoak. Mercadonan, mikrouhin-laberako arto-krispeta gaziak, gozoak nahiz gurinezkoak aurki ditzakezu. Zein dituzu gustukoenak?
Gutxi dira hain plazer goxo eta dibertigarria ematen duten jakiak, arratsalde-pasa, film bat ikusten, okasio berezi bat dela-eta edo beste edozein jarduera aitzakia hartuta.
Beti lotu izan ditugu krispetak zinema-aretoekin, baina etxean ere egin ditzakezu, eta senideak edo lagunak gonbidatu haien zapore paregabea dastatzeko.
Urtarrilaren 19an Krispeten Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hortik atera kontuak zenbateraino diren ospetsuak!
Prestatu nahi dituzu krispeta gozo bikain batzuk? Mikrouhin-laberako gure krispeta-poltsekin, oso erraza da. Minutu gutxi batzuk baino ez dituzu beharko.
Primerako krispeta gozoak prestatzeko aholkuak
Topera gozatu nahi baduzu krispeta gozo zaporetsuz betetako ontzi, batez, hasi lanean. Aholku hauei segitu, besterik ez duzu egin behar:
1. Atera krispetak poltsatik.
2. Zabaldu eta jarri zorroa poltsako jarraibideen arabera.
3. Programatu mikrouhin-labea potentzia maximoan, 2-3 minutuz.
4. Krispeten "jauzi" bakoitzaren artean 1 edo 2 segundo pasatzen direnean, itzali mikrouhin-labea.
5. Utzi hozten 1-2 minutuz.
6. Heldu zorroari poltsan adierazten den muturretik.
7. Ongi astindu, eta ireki kontu handiz, izkinatik.
Erraza, ezta? Bada, presta zaitez aperitibo gozo honetaz gozatzeko, zinema-saioetan, askarian edo ospakizunetan.
Beste gomendio batzuk
Prestatu mokadutxo goxo bat gure Falke 0,0 garagardo gorriarekin eta zaporetako patatekin.