Gure Hacendado kontserbako tomateen aukerarekin, edozein errezeta presta dezakezu.

Kontserbako Hacendado tomatea, beti zure jaki-tokian

2020ko irailaren 25a

Mercadonaren kontserbako tomatea gehien erabiltzen den elikagaietako bat da, eta praktikoenetakoa. Hainbat plater eta saltsa egiteko erabiltzen da, bai eta errezeta askotan hornigai gisa erabiltzeko ere. Kontserbako tomatea zenbait motatan eskaintzen dizugu: birrindua, osoa, zuritua, zatitua... gehien gustatzen zaizuna aukeratu dezazun.

Estra kategoriako tomateekin egina

Ezagutzen al dituzu kontserbako gure tomatearen ezaugarriak?

Estra kategoriako Tomate Udarekarak

Tomates Pera de categoría extra.

Kontserba hau egiteko, tomate-mota jakin bat erabiltzen da. Erabilera jakin horretarako baliatzen den tomate-barietate jakin bat lantzen da. Estra kategoriako Tomate Udarekara osoak erabiltzen dira.

Lursailetan bildutako tomate naturalak ontziratzen dira. Prozesu industrial txiki bat aplikatzen zaie (garbitu, zuritu...), eta ontziratu egiten dira (tomateak kalitate ona izan behar du biltzeko unean, bere horretan baitoa latara, ezer erantsi gabe).

Laburbilduz, tomate natural helduak dira, aparteko kalitatekoak, gorriak, zapore handikoak eta azukre gehigarri eta kontserbagarririk gabeak.

Tomates enteros Pera de categoría extra.

Espainiakoa, bai landatu den lurragatik, bai fabrikazioagatik

Tomatea, bai landatu den lurragatik bai fabrikazioagatik, Espainiakoa da. Lur landu eta soro guztiak Coriako nekazarienak dira (Extremadura) —han, zatituak egiten dira— eta Puebla de Montalbáneko nekazarienak (Toledo) —han, gainerakoak egiten dira—.

Kontserbako Hacendado tomatea egiteko prozesua

  • Sorotik bildu
  • Garbitu
  • Ontziratu

Bildu ondoren, tomateak fabrikara iristen dira. Han, garbitu egiten dira, osorik daudenak bereizi, eta gainerakoak zatitu eta ontziratu egiten dira, inolako gehigarririk gabe, eta zigilatu egiten dira, kontsumitu arte propietate natural guztiak gorde ditzaten.

Proceso de elaboración del tomate.

Elaboración del tomate en conserva Hacendado.

Tomate en conserva Hacendado.

Garaiko fruta eta barazkiak

Konpainiak bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren “Garaiko fruta eta barazkiak” ekimenarekin. Era berean, bidezko merkataritza-praktikak defendatzen ditu, eta urteak dira Merkataritzako Jardunbide Egokien Kodearekin bat egin zuela elikadura-kontratazioaren alorrean.

Borondatezko akordio hori beste urrats bat da bidezko merkataritza-jardunbideak sustatzeko; akordioa Elikadura-katearen Funtzionamendua Hobetzeko Neurrien Legearen esparruan biltzen da, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) sustatua da, Espainiako nekazaritzako elikagaien elkarte batzuekin eta besteekin lankidetzan.

Mercadonaren kontserbako Hacendado tomatea jateko moduak

Modu askotara jan daiteke Mercadonaren kontserbako tomatea. Sukaldean gorde eta edozein errezeta prestatzeko armairu-hondoan eduki daitezkeen kontserbak dira.

Batzuek nahiago dute birrindua, purea balitz bezala; beste batzuei, berriz, zatia ikustea gustatzen zaie edo tomatea osorik izatea eta nahi bezala zatitzea. Prestatuko dugun plateraren edo emango diogun erabileraren araberakoa da.

Adibidez, tomate birrindua tipulekin frijituki bat egiteko erabil dezakegu arroz-plater baterako edo frijitu, bestela, giharra tomatearekin prestatzeko. Tomate osoa ere era askotako platerak egiteko erabil daiteke: entsaladak, bakailaoa labean tomatearekin...

Formas de consumo del tomate en conserva Hacendado/ de Mercadona.

Kontserbatzeko aholkuak

Lata osorik kontsumitzen ez bada, ontzia ez oxidatzeko, komeni da edukia beirazko ontzi batera aldatzea, hozkailuan gordetzea eta bost egun igaro baino lehen jatea.

Beste gomendio batzuk

Dastatu gure Guakamole klasikoa; % 95 ahuakate freskoa du.