Ezagutu gure Jateko Prest atala; guk prestatuko dugu janaria zure ordez.

Jateko Prest, guk prestatuko dugu janaria zure ordez

2023ko martxoaren 28a

Ezagutzen duzu Jateko Prest atala? Gure dendetan dugun atal bat da, plater prestatuak saltzen dituena, egin berriak eta produktu freskoekin eginak. Gure bezeroek janaria prestatu ezin edo nahi ez dutenerako ezin egokiagoak, etxeko zaporeaz gozatzen jarraitu nahi izatera!

Ezagutu eskaintzen ditugun zerbitzuak

Edozein plater hartu, eta gure mikrouhin-labeetako batean berotu dezakezu. Bertako mahai-tresnak hartu, eta, gure zenbait dendatan, bertan jan dezakezu, erosotasunez, horretarako prestatuta daukagun gunean.

Mesas y sillas de la sección Listo para Comer de Mercadona

Era berean, bertako edari hotzak ere har ditzakezu, gogokoen dituzun plater horiei laguntzeko.

Mural frío y calor de Listo para Comer de Mercadona

Horrez gain, gure platerak enkarga ditzakezula, nahi duzun egunean eta orduan jasotzeko.

Zer egoten da Jateko Prest atalean?

Surtido de platos de Listo para Comer de Mercadona

Atal honetan, kalitate goreneko platerak eskaintzen dizkizugu egunero, etxean edo zuk nahi duzun tokian jateko. Egunero ari gara berritzen eta gure produktu-aukera hobetzen, une oro goza dezazun.

Hasierakoak eta Aperitiboak Jateko Prest Mercadona

Hasierakoak eta Aperitiboak

  • Patata- eta Tipula-tortilla eta Patata- eta Kalabazin-tortilla, etxean egindakoaren zaporeagatik eta testura mamitsuagatik ezagunak. Modu tradizionalean eginak.
  • Oilasko Arrautzaztatua, zaporetsuagoa eta kurruskariagoa; aukeratu laguntzeko saltsa. Dasta itzazu hainbat zaporetako gure Kroketak: gazta, eltzekoa, urdaiazpikoa eta oilaskoa. Harritu egingo zaituzte!
  • Oso aukera osasungarria da Pasta- eta Atun-entsalada, eta, gutizia bat nahi dutenentzat, Entsaladilla Errusiarra.

Pizzak Jateko Prest Mercadona

Pizzak

  • Probatu gure pizzak, hainbat osagairekin modu tradizionalean eginak denak eta etxeko zaporea dutenak: Carbonara, Urdaiazpiko egosia, Gaztak eta Barbakoa.

Hanburgesak eta ogitartekoak Jateko Prest Mercadona

Hanburgesak eta Ogitartekoak

  • Zuk nahi duzunean kontsumitzeko prest, kalitaterik onenekoak: Brioche Begetala, Urdaiazpiko Ogitartekoa eta Serranitoa. Hanburgesak maite dituztenentzat: Burgerra Gaztarekin eta Angus Hanburgesa; zeren zain zaude probatzeko?

Plater Nagusiak Jateko Prest Mercadona

Plater nagusiak

  • Etxeko zapore tradizionaleneko gure Dilistak. Gozatu plater zoragarri honetaz!
  • Makarroiak Boloniako erara, egunero prestatuak kalitate onenarekin eta zapore naturalenarekin eskaintzeko. Berenjena Betea, haragiz eta bexamelez betea.
  • Hainbat plater dasta ditzakezu, hala nola Paella Valentziarra, Paella mistoa, Arroza labean eta Fideua. Zure egunerokorako ezin hobeak.

Erreak Jateko Prest Mercadona

Erreak

  • Prestaketa hau normalean tenperatura altuan eta gehienetan likidorik gabe egiten da, eta horrek bereizten du beste teknika klasiko batzuetatik (egostea edo frijitzea). Ikusi gure aukera: Oilasko errea, Frangoa eta Saiheskia, esate baterako. Ez ahaztu laguntzeko Panadera patatak jartzea hornigai gisa.

Asiar Janaria Jateko Prest  Mercadona

Asiar Janaria

  • Gozatu ekialdeko zaporeaz zure une berezietan edo nahi duzunean. Ikusi gure aukera: Yakisoba, Izokin Pokea edo Txerri Gyozak.

*Galdetu gure dendetan zer aukera dagoen.

Eta, are errazago izan dadin, gure produktu-aukera gehiena norberak hartzeko zerbitzuan ere badaukazu. Zertarako egon itxaroten!

Libre servicio Listo para Comer de Mercadona

Jateko Prest atala duen hurbileneko denda non dagoen jakin nahi baduzu, kontsultatu gure mapa interaktiboa.