Gure mini izozkiak zoriontasun-dosi txikiak dira, gehien behar duzunean freskatzeko aproposak. Utzi zeure buruari miniaturazko plazer txiki horietan erortzen, eta ezagutu zapore bikainek osatzen duten bilduma paregabea.
Partekatzeko eta une berezietarako tentazio gozoak. Zerbitzatu aukera guztiak erretilu batean, bakoitzak bere gogokoenak hauta ditzan. Gainera, txikiak direnez, zenbait zapore dasta ditzakezu, izozki-gehiegi jan gabe.
Aukera galduko duzu? Baduzu non hautatu.
Sandwicha
Sandwich-motako mini izozkiek esperientzia paregabea eskaintzen dizue mokadu bakoitzean. Bi galleta kurruskarik izozki krematsua inguratzen dute. Testura eta zaporeen nahaste ideala. Zoragarriak eguneko edozein unetan. Zapore-eskaintza iradokitzailea dugu zuretzat.
- Esne-gainezko mini sandwicha. Esne-gainaren fintasuna gustatzen bazaizu, izozki hau ezagutu behar duzu, erdia sandwicha eta beste erdia bonboia esne-gainarekin, txokolatearekin eta almendrekin.
- Banilla eta cookie mini sandwicha. Banillaren leuntasunak kontrastea egiten du cookieen zapore gozoarekin. Erdia sandwicha eta beste erdia bonboia.
- Choco cream mini sandwicha. Testura krematsuak eta txokolatearen zapore biziak seduzitu egingo zaitu. Kakao- eta hur-saltsa du barruan, eta estaldura krematsua. Eta, guztia biribiltzeko, galletaren zapore paregabea.
Makiladunak
Gure makiladun mini izozkiak arrakastatsuak dira haur eta helduen artean. Aukera ugari dituzu:
- Askotarikoak. Ezin baduzu zapore bakar bat aukeratu, ulertzekoa da. Horregatik ematen dizugu aukera hau, zenbait motatakoak dastatu ahal izan ditzazun. Partekatzeko aukera bikaina.
- Almendraduna. Esnedun txokolatez eta almendra-zati kurruskariz estalitako makiladun izozki klasikoa, testura eta zapore berdingabekoa.
- Biscuit. Estalduradun izozkiaren leuntasuna eta galleta karamelizatuen zatiak konbinatzen ditu ukitu kurruskariko eta zapore biziko gutizia txiki honek.
- Azukre erantsirik gabeko askotariko izozkiak. Mini izozki hauekin, zapore guztiez goza dezakezu, azukre erantsirik gabe.
- Mini Nocciola. Kakao-hur nahastearen jarraitzaileak limurtzen dituen izozkia.
- Mini Boom. Hur-orezko estaldura bigunarekin eta galleta-zatiekin. Zapore-konbinazio paregabea bilatzen dutenentzat.
- Kakaozko mini galletak. Banillaren zaporea eta kakao-galleten zatiak gustuko dituztenen ametsa da izozki txiki hau.
- Pistatxo-izozkia. Anakardoekin egindako mini izozki bat proposatzen dizugu (esnerik gabe), pistatxo-krema zoragarri bat eta anakardo txigortu eta xehatuen estaldura dituena.
- Txokolate hirukoitzeko mini izozkia. Anakardoz eta txokolatez egindako krema gozo-gozoa, estaldurarekin eta anakardo txigortu eta xehatuekin.
- Mini izozkiak. Haurrentzako pentsatuak, suziri-formakoak eta marrubi-, sagar-, laranja, lima-limoi- eta mandarina-zaporekoak.
Konoak
Gure kono zoragarriak tamaina txikian, esne-gainaren zaleen gozamenerako. Gutizia hutsa.
- Esne-gainezko mini kukurutxoa. Esne-gaina da osagai protagonista, eta kukurutxo kurruskariak ezin hobeto osatzen du. Eguneko edozein unetan jateko modukoa.
- Esne-gainezko mini kukurutxoa, azukre erantsirik gabea. Azukrerik gabeko aukera nahiago baduzu eta esne-gainaren zaporeaz gozatu nahi baduzu, hau da zure izozkia.
Snacka
Jatordu artean hartzeko mokadu txikiak, gozo-gogoa eguneko edozein unetan asetzekoak. Exotikoak edo konbentzionalak, baina beti harrigarriak.
- Dochia. Cheesecakea galleta-estaldurarekin. Cheesecake eder baten zapore orekatuarekin.
- Kakahuete-barratxoa. Kakahuete-zaporeko krema, esnedun txokolatearen estaldurarekin, kakahuete-erdiekin eta karamelu-saltsarekin. Zapore biziak maite dituztenentzat.
- Koko-barratxoa. Koko-zaporeko krema, esnedun-txokolatezko eta koko-arraspatuzko estaldurarekin. Iradokizun bikaina.
- Mochia. Dastatu japoniar jatorriko gozoki hau. Koko- eta mango-zaporeak.
Beste gomendio batzuk
Udan hidratatzeko zein edari freskagarri edan ditzakezun irakasten dizugu.
Ezagutzen al duzu fruta izoztua? Ezagutu zenbat errezeta egin ditzakezun haiekin.