Izozki txiki berriak, edozein ordutan jateko egokiak

2022ko uztailaren 19a

Aurtengo udan, eman goxatua zeure buruari gure izozki txiki berri hauekin. Nahi duzunean jateko ezin egokiagoak dira, edozein unetan partekatzeko primerakoak.

Eman zeure buruari plazer txiki hau, eta ez zaizu damutuko. Zein da zure “izozki-une” gogokoena? Goiz-erdikoa, bazkalondokoa, mokadu-garaia...?

Errazio txiki eta tentagarri gisa datoz. Eramateko eta jateko ezin erosoagoak!

Zein dira gure izozki txiki berriak?

Hiru tentazio izoztu gozo ditugu zuretzat, snack gisakoak, postre, askari zein otordu artean jateko egokiak.

Kakahuete-barra

  • Kakahuete-izozkiz betetako barra izoztu bat da, goiko aldean karamelu-saltsa eta kakahueteak dituena.
  • Txokolate esnedunez estalia.
  • Kurruskaria eta zapore gozokoa.
  • 6 aleko kutxa.

Barrita cacahuete Mercadona

Koko-barra

  • Koko-izozkiz betetako barra izoztu bat da, eta koko arraspatua darama.
  • Txokolate esnedunez eta koko arraspatuz estalia.
  • Kurruskaria, zapore gozokoa eta koko-zapore bizikoa.
  • 6 aleko kutxa.

Barrita coco de Mercadona

Mini BOOM

  • Bonboi biribil txiki bat da. Esnez eta hurrez eta barkillo-zatitxo kurruskariz egindako estaldura krematsua du.
  • Esnegain-zaporeko kremaz betea.
  • Zapore oso gozoa
  • 8 aleko kutxa.

Mini BOOM Mercadona

Beste gomendio batzuk

Zure izozki-une atsegin hori luzeagoa izatea nahi baduzu, probatu itzazu Tamaina ertaineko kono izoztuak.

Piknika prestatzen ari zara? Hona hemen zenbait ideia: aire zabalean jateko moduko aperitiboak, plater nagusiak eta gozokiak.