Masa de Hojaldre Sin Gluten de Mercadona

Glutenik Gabeko Hostopil Orea, guztion gustukoa

2017ko otsailaren 17a

Gozoa ala gezia, zer nahiago?

Mercadonaren Glutenik Gabeko Hostopil Ore Freskoa ezin hobea da familia guztiarentzako errezetak egiteko. Ore fin kurruskaria, tarta zoragarriak eta era guztietako jakiak prestatzeko aproposa, gozoak zein geziak. Goza ezazu bere zapore eta testura apartez, eta harritu itzazu mahaikideak plater ezberdinak prestatzeko orduan eskaintzen dizkizun aukera amaigabeez.

Emaitza borobila emango dizu Glutenik Gabeko Hostopil Oreak. Betiko errezeta tradizionalak egin ditzakezu, edo zure etorriari bidea eman, askotariko forma eta barrubeteak asmatuz.

Hostopil ore ikaragarri ona da, kurruskaria eta arina, era guztietako errezetak prestatzeko egoki-egokia: palmeratxoak, cocak, txirikordak, croissantak, tartak…

Jarraitu beharreko urrats eta gomendioak:

  1. Aurretik, labea berotu, goitik eta behetik.
  2. Orea zabaldu eta lan egingo duzun azalean utzi, labeko paperaren ondoan.
  3. Barrubetearekin: zure gustuko osagaiak ipini.
  4. Barrubeterik gabe: orea sastakatzea gomendatzen da, igo ez dadin.
  5. Emaiozu forma oreari, errezeta ezberdinak sortuz: palmeratxoak, croissantak, txirikordak… Ondoren, labekatu, gorritzen den arte.

Beste Zenbait Iradokizun

Hacendado zuku fresko berriak gomendatzen dizkizugu, glutenik eta laktosarik gabeak, eta askotariko ezaugarriak dituzten fruta, barazki eta landareez eginak.

Hacendado Urdailazpiko eta Gaztadun Pizza gomendatzen dizugu halaber, glutenik eta laktosarik gabea hau ere, labekatu eta minutu gutxitan jateko prest dagoen pizza zoragarria.