Cabecera Pasta sin gluten

Glutenik gabeko pasta, orain kalitatea hobetuta

2023ko uztailaren 19a

Glutenik gabeko pastaren eskaintza berritu dugu! Errezeta hobetu dugu, zapore eta testura hobeak eskaintzeko.

Gozatu pastaz kezkarik gabe. Glutenik gabeko gure produktu-aukera zabaleko hiru barietate bikain aurkeztuko dizkizugu, zure pasta-errezeta gogokoenak egin ditzazun.

Barietate bakoitza kontu handiz prestatu da, sukaldaritza-esperientzia onena eskaintzeko. Publiko guztientzako modukoak, baita etxeko txikienentzat ere. Zein nahiago duzu?

Glutenik gabeko pastaren hiru barietate Mercadonan

Fusilli

Fusilli de Mercadona

Glutenik gabeko fusilli gozoek diseinu espirala dute, perfektua baita saltsa eta ongailuak hartzeko. Testura sendoa dutenez eta al dente geratzen direnez, oso moldakorrak dira plater-mota ugaritarako, besteak beste, entsalada, gisatu eta salteatuetarako. Hurrengo kategoriara igaroko dira zure sukaldaritza-sorkuntzak. Presta ezazu fusilli-entsalada bat oilaskoarekin eta ahuakate-saltsarekin edo fusilliak gazta- eta tomate-saltsarekin. Ezin hobeto aterako zaizkizu!

Espagetiak

Spaghetti de Mercadona

Aukera klasikoena, seguruenik. Pastazale guztien despentsan ezinbestekoa. Glutenik gabeko barietate hau oinarri perfektua da tomate- eta pesto-saltsekin konbinatzeko, bai eta carbonara erara eta bestelako plater tradizionalak prestatzeko ere. Eta, nola ez, espagetiak Boloniako erara, mundu guztiak gustuko duen Italiako beste gutizia bat. Nahi adina konbinazio egin ditzakezu!

Izarrak

Estrellas de Mercadona

Haien forma deigarriari esker, glutenik gabeko izarrek oso erakargarriak egingo dituzte zure platerak. Horrexegatik dira haur askoren gogokoenak. Zure zopa, krema eta gisatuak dibertigarriagoak izango dira zapore-distira txiki hauekin. Izar-zopa beti dago modan, eta modu askotan presta daiteke: oilasko-saldarekin, txahal-saldarekin, barazkiekin, arrautza gogortuarekin...

Glutenik gabeko gure pasta prestatzeko aholkuak

- Egosi gatz ugarirekin. Zaporea emango dio zure glutenik gabeko pastari.

- Egosi ur ugaritan, ez itsasteko.

- Eragin pixka bat hasieran, baina kontu handiz, glutenik gabeko pasta delikatuagoa da eta.

- Ez jarri oliorik pasta egostean. Ez baduzu pasta itsasterik nahi edo ondu nahi baduzu, jarri olioa ura kendu ondoren.

- Errespetatu glutenik gabeko pastaren egoste-denborak. Hauek dira glutenik gabeko pasta-mota bakoitzerako egoste-denbora gomendatuak:

  • Fusilli: 10-12 minutu.
  • Espagetiak: 9-11 minutu.
  • Izarrak: 7-9 minutu.

- Ongi tratatu glutenik gabeko pasta ura kentzean edo saltsekin nahasten duzunean: delikatuagoa da, ez baitu glutenik.

- Ura kendu ondoren, nahasi berehala glutenik gabeko pasta saltsarekin. Ez hoztu, ez pasatu ur hotzetan eta ez gorde bero dagoela: pasta bigundu egingo da, eta baliteke trinkotzea.

Nola egiten da Mercadonan saltzen den glutenik gabeko pasta?

Mercadonako Glutenik gabeko Felicia pasta Andriani Spa enpresak egiten du (Gravina in Puglian du egoitza, Italian); glutenik gabeko pasta modu berritzailean egiten adituak dira, eta zapore paregabeko produktuak eskaintzen dituzte.

Glutenik gabeko lehengaiak kontu handiz hautatzen dira, eta haiekin egiten dira Mercadonak eskaintzen dituen glutenik gabeko Felicia pastaren barietate guztiak. Gainera, esklusiboki glutenik gabeko produktuak prestatzen dituen establezimendu batean egiten da prozesua.

Mercadonak zeliakoekin duen konpromisoa

Mercadonak konpromiso sendoa du glutenarekiko intolerantziak edo elikagai-alergiak dituzten bezeroekin, eta hala erakusten du egunetik egunera.

Gaur egun, glutenik gabeko 1.550 Hacendado produktutik gora eskaintzen ditugu. Informazio gehiago zeliakoen kolektiboarekin egiten dugun lanari buruz.

Beste gomendio batzuk

Ideia gehiago behar baduzu ere, glutenik gabeko asteko menua prestatzen lagunduko dizugu.

Snack osasungarri eta % 100 naturalen bila bazabiltza, Edamamea kontsumitzeko ideiak emango dizkizugu.