Sorprendentes nuevos helados en Mercadona para todas las edades

Aurtengo udarako izozki berriak. Zein duzu nahiago?

2017ko uztailaren 24a

Udan, dibertitzea bezain garrantzitsua da freskatzea. Horregatik eskaintzen dizkizugu Mercadonaren Izozki Berriak, adin guztietarako egokiak diren izozki harrigarri eta zoragarri hauek. Eduki itzazu beti eskura izozkailuan… eta gozatu noiznahi!

Familiako guztiek hartzeko modukoak dira izozki zaporetsu eta freskagarri hauek. Eta onena zera da, badagoela aukeratzea. Honela, Jogurt Greziar Natural krematsua hobets dezakezu, fruta-zuku naturala duten Mini Frutisak edota, etxeko txikienen kasuan, Zoo Animaliatxo Krematsuak dibertigarriak.

Mercadonaren Izozki Berrien artean zein nahiago duzu?

Udan izozkiak hartzea gustatzen bazaizu, zapore zoragarri eta dibertigarri hauetaz gozatuko duzu. Aukeratu zure gogokoena:

  • Jogurt Greziar Naturala:

Jogurta maite dutenentzat ezin hobea. Bere testura krematsu eta zapore naturalak harrituko zaituzte. Nahiago baduzu, frutarekin nahas dezakezu, eta zure burua freskatzeko era osasuntsu eta zaporetsu berri bat ezagutu. 500 gramoko terrinatan aurkituko duzu.

  • Mini Frutis:

Bonboi izoztu on bat jatea nahiago baduzu, izugarri gustatuko zaizkizu Mini Frutisak. Oso estaldura zaporetsu eta freskagarria dute, eta fruta-zuku naturalaz eginda daude. 12 aleko packetan merkaturatzen dira, bina zaporekoak: 6 ale Basoko Frutak eta beste 6 Zapore Tropikala.

  • Zoo Animaliatxo Krematsuak:

Makildun izozki klasikoak, etxeko txikienekin disfrutatzeko forma dibertigarriez eginak. 6 aleko packetan aurkituko dituzun izozki oso zaporetsu eta krematsuak (marrubi eta banillazko 3 elefante, eta txokolate, banilla eta marrubizko 3 pinguino dibertigarri).

Nola kontserbatu behar dira Mercadonaren izozkiak?

  • Izozturik, -18ºC azpiko tenperaturan.
  • Behin desizozturik, ez izoztu berriz.

Ez iezaiozu izozki zoragarri hauek jateari eutsi, beroari aurre egiteko erarik onena ematen dizute eta. Uda honetan, ez itzazu Mercadonaren izozki berriak dastatu gabe utzi!

Beste Zenbait Iradokizun

Kukurutxoa gustuko izan eta zure buruari gutizia bat eman nahi badiozu, Mercadonan Izozki-Kono erakargarrienak dituzu eskura; askotariko zaporekoak, gustu guztiak asetzeko moduan.