Imagen del logo de Mercadona en una de sus puertas de entrada a las tiendas. El logo está compuesto por una cesta llena de productos, principalmente verduras.

Hornitzailea

Hornitzaileak Kalitatearen alde duen konpromisoa

Produktu-hornitzaile eta bitarteko produktu-hornitzaile espezialisten espezializazioak eta ezagutzak produktu bakoitzaren preskripzio egokiena bermatzen dute

Mercadonak eta lankide dituen 3.000 produktu-hornitzaile eta bitarteko produktu-hornitzaileek bikaintasuna lortu nahi dute, desberdinduko dituen Produktu Aukera Eraginkorrena sortuz eta “Nagusi”ari kalitate handiko produktuak prezio hobeezinetan eskainiz egunez egun.

Hala, konpainiarekin lan egiten duten produktu-hornitzaileek, bitarteko produktu-hornitzaileek eta hornitzaile ez-komertzialek eta zerbitzuetakoek zeregin garrantzitsua dute Mercadonaren muntaketa-katean. Izan ere, haien baterako inplikazioari esker, konpainia presente dagoen inguruetan balioa sortzen duen hazkunde partekatuko proiektua sustatzen eta sendotzen jarraitu du.

Hornitzailea

Lehen sektorearekiko lankidetza

Mercadonaren Nekazaritzako Elikadura Kate Jasangarriak ahaleginak bateratu nahi ditu, eta kate hori osatzen duen katebegi bakoitzaren jakintza partekatu, guztien artean sinergiak sortzeko eta nekazaritzako elikadura-kate eraginkor, moderno eta bereizgarri bat eraikitzeko.

Konpainiak harremanak estutzen jarraitzen du Espainiako nekazaritzako elikagai-industriako sektore estrategikoekin, hala nola nekazaritza-, arrantza- eta abeltzaintza-sektoreekin, eta horiekin guztiekin sendotu ditu egonkortasuna, etorkizuneko proiekzioa, erosketako segurtasuna eta espezializazioa.

Beste Informazioia