Denda berriak 49 langile izango ditu, eta 4,8 milioi euroko inbertsioa egin da proiektua aurrera ateratzeko.
33 hornitzailek hartu dute parte eraikitze-lanetan, eta 200 langile baino gehiago aritu dira obra-fasean.
Erabat konektatuta dago teknologikoki, eta denda eraginkorraren eredu berriari jarraitzen dio; beraz, erosketa-esperientzia optimizatzen du, eta energia-kontsumoa % 40 murrizten.
Konpainiak 3,9 milioi euroko inbertsioa egin du Sevilla hiriburuko saltoki berria eraikitzeko. 15 hornitzailek hartu dute parte obretan, eta 120 langileri eman diete lana.
Denda eraginkorraren eredu berrikoa da: bezeroen erosketa-esperientzia optimizatzen du, eta energia-kontsumoa % 40 ere murrizten. Gainera, Jateko Prest atal berria eta 283 autorentzako aparkalekua ditu.
Saltoki berri honekin, konpainiak 71 supermerkatu ditu Sevillan (hiriburuan eta probintzian), eta haietako 58k ezarria dute jada denda eraginkorraren eredu berria.
Jendea behar da Mercadonaren Abrerako bloke logistikoan lan egiteko. Zehazki, langile hauek behar dira:Biltegiko langileak, hotz-teknikariak eta elektromekanikariak.
Supermerkatuan 62 langile ari dira lanean, enplegu egonkor eta kalitatekoarekin, eta 7 milioi euroko inbertsioa egin da hura eraikitzeko. 59 hornitzailek hartu dute parte eraikitze-lanetan, eta 235 langile aritu dira lanean fase horretan.
Denda jasangarri hau erabat konektatuta dago teknologikoki, eta denda eraginkorraren eredu berriari jarraitzen dio; beraz, erosketa-esperientzia optimizatzen du, eta energia-kontsumoa % 40 murrizten. Gainera, 6.25 denden sarean sartu da, zeinak plastikoa murriztea eta ekonomia zirkularra bultzatzea baitu helburu.
Saltoki berri honekin, konpainiak 198 supermerkatu ditu Madrilgo Erkidegoan, eta haietako 175ek ezarria dute jada denda eraginkorraren eredu berria.
Espainiako jatorriko zitrikoen kanpaina berrian (urrian hasi eta abuztuan amaituko da), konpainiak mandarinak, limoiak eta laranjak erosiko dizkie Espainia osoko 24 hornitzaile espezialistari, zeinek harreman egonkorrak baitituzte 2.800 nekazari baino gehiagorekin.
Hurbileko fruta eta barazkien aldeko apustuan, Valentziako Erkidegoko, Andaluziako, Murtziako Eskualdeko, Kataluniako eta Kanarietako zitrikoak merkaturatuko ditu Mercadonak.
Bueltan datoz supermerkatuetara jatorri nazionaleko zitrikoak; mandarinarekin eta limoiarekin hasten da denboraldia, urrian.
Supermerkatu eraginkor berri bat zabalduko da gaur Reusen, Salou etorbidearen eta Universitat etorbidearen arteko elkargunean, hain zuzen; horrek berekin ekarri du Salou etorbidean bertan zegoena ixtea.
Konpainiaren asmoa da Reuseko El Pallol pasealeku komertzialean denda berri bat irekitzea urtea amaitu baino lehen. Hala, Mercadonaren 27 supermerkatu izango dira, guztira dauden 33etatik, ezarritako modelo berriaren araberakoak.
Denda eraginkorraren eredu berriak bezeroaren erosketa-esperientzia optimizatzen du, eta energia-kontsumoa % 40 ere murrizten, ohiko denden aldean.
Onlineko biltegi berriak 150 langile izango ditu, eta 13,2 milioi euroko inbertsioa egin da proiektua aurrera ateratzeko.
Mercadonak Madrilen ireki duen bigarren Erlauntza da. Konpainiak Erlauntza gehiago ditu Valentzian, Bartzelonan, Getafen (Madril), Alacanten eta Sevillan.
Erlauntza berri honekin —onlineko salmentarako plataforma esklusibo berria Boadilla del Monten (Madril)—, beste pauso bat eman du Konpainiak onlineko negozioa zabaltzeko prozesuan.
Konpainiak gaur irekiko du berriz Hytasa etorbideko supermerkatua (Cerro del Águila auzoan), erabat eraberrituta; 3,4 milioi euroko inbertsioa egin da lan horietan. Eraberritze-fasean 37 obra-hornitzailek parte hartu dute, eta 70 langileri eman diete lana.
Denda eraginkorraren eredu berriak erosketa-esperientzia optimizatzen du, eta energia-kontsumoa % 40 ere murrizten.
Mercadonak 70 supermerkatu ditu Sevillan (hiriburuan eta probintzian), eta haietatik 57 denda eraginkorraren eredu berrikoak dira. Konpainiaren asmoa eredu hori denda-sare osoan ezartzea da.
Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta webgunea nola erabiltzen den jakiteko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure Cookieen Politika. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "Ados"; ez onartzeko, sakatu "Ukatu"; edo pertsonalizatzeko, sakatu "Konfiguratu".
Cookie hauen bidez, erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazioetan nabiga dezake, eta haietako aukerak eta zerbitzuak baliatu; esaterako, datu-zirkulazioa eta -komunikazioa kontrola ditzake.
Cookie analitikoak
ez
bai
Webgunearen erabiltzaile-kopurua zenbatzen dute, neurketak eta analisi estatistikoak egiteko.