Aurten, Mercadonak 2017ko udako kanpainarako baino 2.000 pertsona gehiago kontratatu ditu; iaz, 7.000 pertsona kontratatu zituen.
Konpainiak bere plantilla handitu du maiatzetik irailera, iritsiko diren turistei erantzuteko eta zerbitzuaren bikaintasunari eusteko.
Mercadonako langile berri horien soldata, bai dendan, bai zentro logistikoan, hilean 1.132 euro garbi da, eta beren lanpostura egokitutako prestakuntza jasotzen dute.
Plaza berri bat egingo du Mercadonak Valentziako Tavernes Blanques herrian, 1.700 m2-ko oinezkoentzako eremua, sail bakarrekoa, herritarrek aisialdi-jarduerak aire zabalean antola ditzaten.
Bi milioi eta erdi euroko inbertsioa egingo du konpainiak lursaila erosten eta hura egokitzen.
Mercadonak premia-premiazko produktuak egunero dohaintzan emango dizkio 100 urte baino gehiagoz behartsuenak lagundu dituen Padre Rubinos Gizarte Ongintzako Instituzio Errealaren jantoki sozialari.
2017an, 773 tona elikagai baino gehiago entregatu dizkie konpainiak Galizian lankide dituen ongintzako erakunde eta entitateei.
Hurbileko fruta eta barazkien aldeko apustuaren barnean, Arabako patata —Euskolabelduna, Udapa S. Coop. hornitzailearena— saldu da Mercadonaren Euskadiko eta Nafarroako dendetan, irailetik apirilera bitartean.
Alkatxofa salgai dago Mercadonaren establezimenduetan, erkidego hauetan: Nafarroa, Euskadi, Errioxa, Gaztela eta Leon, Galizia, Asturias, Kantabria, Aragoi, Katalunia, Valentziako Erkidegoa, Madril eta Gaztela-Mantxako iparraldea.
Azken bost urteetan, 3,5 milioi kilo alkatxofa erosi ditu Tuteran Mercadonak.
Logistika eta Mantentze Lanetakolanpostuak eskaintzen dira Mercadonaren, sail horietako pertsonalaren beharrak betetzeko helburuarekin: hotz-teknikariak, elektromekanikariak eta sostenguko mantentze-lanetako langileak.
2017an, 700.000 kilotik gora elikagai eta premia-premiazko beste zenbait produktu dohaintzan eman zizkien konpainiak Tarragona eta Lleidako zenbait ongintzazko instituzio eta erakunderi.
Mercadona, Nazio Batuen Munduko Ituneko Espainiako Sarearen kide gisa, beste hogei bat erakunderekin osatutako talde batean elkarlanean dihardu elikadura eta edarien industrian jarraitu beharreko Praktika Onen Gida bat argitaratzeko, sektore horretako Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) sustatze aldera.
Orobat, Mercadonaren enpresa ereduak garapen jasangarriko beste helburu batzuk ere betetzen laguntzen du, hala nola Genero Berdintasunari edo Ezberdintasunak Murrizteari buruzkoak.
Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta webgunea nola erabiltzen den jakiteko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure Cookieen Politika. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "Ados"; ez onartzeko, sakatu "Ukatu"; edo pertsonalizatzeko, sakatu "Konfiguratu".
Cookie hauen bidez, erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazioetan nabiga dezake, eta haietako aukerak eta zerbitzuak baliatu; esaterako, datu-zirkulazioa eta -komunikazioa kontrola ditzake.
Cookie analitikoak
ez
bai
Webgunearen erabiltzaile-kopurua zenbatzen dute, neurketak eta analisi estatistikoak egiteko.