Hona hemen esprai bidezko aire-gozagarrien gure familia, berehalako efektuarekin teknologia molekularrari esker.

Berehalako efektua duten esprai bidezko aire-gozagarriak

2024ko martxoaren 25a

Esprai bidezko aire-gozagarrien gure familiari esker, freskotasun- eta ongizate-paradisu bihurtuko dituzu etxeko txoko guztiak. Esprai-ukitu batekin, atmosfera paregabea eta giro atsegina sortuko dituzu. Sorta zabala duzu aukeran, zure estilo eta gustuen arabera hautatzeko.

Esprai bidezko aire-gozagarriek, aromatizatzeaz gain, ezinbesteko funtzioa dute zure etxean. Izan ere, soluzio ezin hobea dira nahi ez dituzun usainak kentzeko eta edozein giro istantean freskatzeko.

Berehalako efektua usain txarren aurka

Emaitza azkarra eta eraginkorra nahi? Gure aire-gozagarriak diseinatuta daude usainak istantean neutralizatzeko. Ezin hobeak dira aire freskoa emateko, besteak beste, komunei, sukaldeei, zaborrari, hustubideetatik gertuko guneei edo maskotak dituzten etxeei.

Esprai bidezko zein aire-gozagarri aurkitu ditzakezu Mercadonan?

Secret Garden aire-gozagarria espraian

Lorategi sekretu seduktore baten aroma ematen du. Itxi begiak eta utzi lurrin paregabe honek ingura zaitzan. Sentitu harmonia eta osotasuna, liluratuko zaituen lore-esentzia zoragarri hau gozatuz.

Ambientador spray Secret Garden Mercadona

Colonia aire-gozagarria espraian

Freskatu zure etxea kolonia klasikoaren aroma fresko eta denboragabearekin. Gozatu garbitasuna eta sofistikazioa dakartzan lurrin-usainaz, zure etxeko txoko bakoitzean giro atsegin eta dotorea sortzeko.

Ambientador spray Colonia Mercadona

Fresh aire-gozagarria espraian

Piztu zentzumenak lurrin-usain bizi eta sendo honekin. Murgildu aroma freskagarrien eztanda honetan, zure espazioa biziberritu, eta garbitasun- eta ongizate-sentsazioaz beteko baitute.

Ambientador spray Fresh Mercadona

Sweet Blossom aire-gozagarria espraian

Gozatu lore-aroma dotore, gozo eta finaz. Loraldi betean dagoen udaberriko lorategi batera eramango zaitu, etxea berotasunez eta xarmaz betetzeko.

Ambientador spray Sweet Blossom Mercadona

Arropa Garbia aire-gozagarria espraian

Aire-gozagarri honek usain-sentsazio atsegina eskainiko dizu, oihal garbi eta leunena bezalakoa, etxean giro eroso eta erlaxagarria sortzeko. Arropa garbitu berriaren aroma freskoa.

Ambientador spray Ropa Limpia

Nola erabili

Gelaren erdian, potoa gorantz begira jarrita, lainoztatu labur hiruzpalau aldiz. Utzi segundo batzuetan efektua egin dezan. Beharrezkoa bada, errepikatu prozesua.

Modo de uso de Spray Neutraliza Olores de Mercadona

Beste zenbait gomendio

Kolonia detergente hipoalergenikoa egokia da azal sentikorrentzat, baita haurtxoentzat ere.

Ezagutzen al duzu gure baieta-sorta zabala? Ikasi erabiltzen.

Etxea ezin hobeto garbitzeko aliatu perfektua duzu hautsa harrapatzeko erabilera anitzeko mopa.