- Konpainiak bere maionesen errezeta berritu du, “Nagusi”en (bezeroak) iradokizunei jarraikiz, eta Hacendado markako saltsa horren sei erreferentzien zaporea, usaina eta testura hobetu ditu.
- Plastikoa murrizteko 6.25 estrategiarekin bat etorriz, lau bilgarriren kasuan material hori kendu eta beste material batzuk erabiltzen hasi da; hala, urtean 900 tona plastiko gutxiago erabiliko du.
- Salsa Rica Totaler Hornitzaileak egiten du produktu hau, Agoncillon (Errioxa) dituen instalazioetan.
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Hacendado maionesaren sei produktuen errezeta berritu du. Azidotasuna kenduz, zaporea hobetu du; testura hobetuz, loditu egin du; kontserbagarriak kendu dizkio, azukreak murrizteko; eta aroma naturalak gehitu dizkio.
Gainera, Mercadonak sei saltsa horien bilgarriak ere hobetu ditu. Lau erreferentziaren kasuan, plastikozko ontziak alde batera utzi eta beirazko ontziak hautatu dira; gainera, beste bi ontziak estaltzen zituen plastikozko bilgarria kendu da, eta nabarmen murriztu da erabilitako plastiko-kantitatea. Etiketatik eta kaxa erakusletik ere erretiratu da plastikoa; etiketa orain paperezkoa da, eta kaxa, berriz, kartoizkoa. Plastikoaren murrizketa horrekin, urtean 900 tona plastiko aurrezten ditu Mercadonak.
Mercadonaren Hacendado maionesak plater hotz zein beroak laguntzeko, bustitzeko, prestatzeko edo apailatzeko erabiltzen dira, eta Salsa Rica Totaler Hornitzaileak egiten ditu, Agoncillon (Errioxa) dituen instalazioetan.
Ontzi jasangarria duten Hacendado maionesen formatuak, Mercadonan eskuragarri.
Kalitate onena prezio txikienean
Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak erabateko kalitatea prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zaienak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.
Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.
Konpainiak 140 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu 6.25 Estrategian, Planeta Zaintzen Jarraitzeko konpromisoan beste urrats bat eginez
Mercadonak, “Planeta zaintzen jarraitzeari Bai” esateko konpromisoari jarraikiz, ontzi komertzialak berrerabiltzeko eta birziklatzeko lehendik zituen sistemak indartzeaz gain, plastikoa murrizteko eta hondakinak egoki kudeatzeko 6.25 Estrategia du martxan.
Estrategian, sei ekintza zehazten dira 2025ean helburu hirukoitz hau lortzeko: ontzietako plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea eta hondakin plastiko guztia birziklatzea.
6.25 Estrategia garatzean, zenbait aldaketa egin behar izan ditu konpainiak bere prozesuetan; etorkizuneko ontziak birdiseinatu ditu hornitzaileekin koordinatuta, dendak eta logistika egokitu ditu, hondakinak kudeatu ditu, etab. Mercadonak aurreikusi du datozen lau urteetan 140 milioi euro baino gehiago inbertitzea estrategia hori osatzen duten ekintza guztiak gauzatzeko.
Konpainiak erabilera bakarreko plastikozko poltsak desagerrarazi ditu atal guztietatik, eta, haien ordez, poltsa konpostagarriak erabiltzen ditu orain (–3.200 tona plastiko urtean). Era berean, behin erabilita botatzeko plastikozko gaiak desagerrarazi ditu, eta sukalde-tresna jasangarriagoak erabiltzen ditu, ingurumena gehiago errespetatzen duten materialez eginak (–3.000 tona plastiko urtean). Datozen urteetan, konpainiak ontzi birziklagarriak erabiliko ditu, eta marka propioko ontzietako plastikoa murrizten jarraituko du hornitzaileen lankidetzarekin. Gainera, "Nagusi"ari birziklatzeari buruzko informazioa eskainiko dio, bai dendan bai etxeetan hondakinak bereiztea bultzatzeko eta errazteko.
2021ean, Mercadonak 6.25 Denda eredu berrira aldatu ditu bere saltoki guztiak
Azken urtean, konpainiak planaren lehenengo bi helburuak bete ditu: urtebete baino gutxiagoan, bere saltoki guztiak 6.25 Denda bihurtu ditu, 30 milioi euroko inbertsioa eginda.
6.25 Dendan birziklatzeari buruzko informazioa ematen zaie Nagusiei, poltsa berriak jarri dira atal guztietan, hondakinak ondo bereizteko piktograma adierazgarriak ipini dira ontzietan, eta birziklatzeko paperontzi berriak ezarri dira atal guztietan, sarreretan eta Jateko Prest atalean. Gainera, eredu berrian, hondakinak kudeatzeko sistema hobetu da, eta, orain, kafe-kapsulak ere biltzen dira.
Mercadonak bere webgune korporatiboko ‘Zaindu dezagun planeta’ atalean emango du 6.25 Estrategiari buruzko informazioa, eta "Nagusi"ak han aurkituko du birziklatzeari, jasangarritasunari eta Mercadonaren ingurumen-konpromisoari buruzko informazioa. Konpainiaren Ingurumen Memorian ere ikus daiteke.