- Ordezkoak erabiltzeak bi helburu ditu: batetik, ontzien hondakinak murriztea, bai eskuetako xaboiari dagokionez (urtean gutxienez 90 tona plastiko gutxiago erabiltzea dakar horrek), bai aurpegiko kremen lerro berriari dagokionez; eta, bestetik, “Nagusi”ak (bezeroak) erosketak merkeago egin ahal izatea.
- Berritasun hori konpainiaren 6.25 Estrategiaren barruan sartzen da; estrategia horrekin, 2025ean helburu hirukoitza lortu nahi da: bere ontzietan plastikoa % 25 murriztea, ontzi guztiak birziklagarriak izatea eta hondakin plastiko guztiak birziklatzea.
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak konpromisoa du Ekonomia Zirkularraren printzipioekiko, eta, beraz, Lurrindegiko produktuetan ordezkoak erabiltzearen alde egiten du, plastikoa eta haren hondakinak murrizteko. Neurri horrek ontzi-hondakinak murrizten ditu, produktuaren edukia agortu ondoren hura ordeztearen aldeko apustua egiten baitu, eta, hala, jatorrizko ontzia berrerabiltzea sustatzen du.
Zehazki, Deliplusen eskuetako xaboiaren ordezkoa erabilita, urtean gutxienez 90 tona plastiko gutxiago erabiliko dira, eta Mercadonaren aurpegiko krema berrien ontziak berrerabilita (batez ere beiraz eginak baitaude), urtean 277 tona beira gutxiago ekoitzi beharko dira.
Berrikuntza hori RNB, Rofersam eta Iberfrasa Totaler Hornitzaileekin lankidetzan egin da, eta 2019tik konpainiak abian duen 6.25 Estrategiaren barruan kokatzen da; estrategia horrekin, 2025ean helburu hirukoitz bat lortu nahi da: ontzietan plastikoa % 25 murriztea, ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta material horren hondakin guztiak kudeatzea.
Era berean, ordezkoak erabiltzeak ingurumenari dakarzkion abantailez gain, konpainiak “Nagusi”ak (bezeroak) erosketak merkeago egitea lortzen du. Aurpegiko kremetan ordezkoak erabilita, % 50 aurrezten da; eskuetako xaboian, berriz, % 23 merkeago ateratzen da, jatorrizko ontziak baino bi aldiz produktu gehiago baitu.
Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua
Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, Erantzukizun Sozialeko Plan bat garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 350 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta beste zenbait erakunde soziali ere laguntzen die, egunero elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz. 2021ean, konpainiak 20.600 tona elikagai eman zizkien erakunde horiei guztiei; 2020an baino % 21 gehiago.
Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.
Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Mercadonak Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.
Bestalde, Mercadona Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.
Mercadonaren eskuetako xaboiaren lineala.
Mercadonaren Testura Arineko Krema eta ordezkoa.