Legal

Legala

Gure jokabide-kodea


Gure enpresan, helburua da Erabateko Kalitaterako kudeaketa-ereduaren bidez bost osagai hauen gogobetetzea lortzea: "Nagusia" (barruan bezeroei ematen diegun izena), Langilea, Hornitzailea, Gizartea eta Kapitala.


Horretarako, uste dugu oso garrantzitsua dela argi adieraztea zein diren gure jokabideetan ardatz ditugun printzipioak. Hori dela eta, jokabide-kode bat prestatu dugu, gure balioak eta Legea betetzen direla zirtatzeko xedearekin:

Beste Informazioia

Legezkotasuna

Legezkotasuna

Guztiok bete behar ditugu gure enpresak jarduten duen herrialdeetako legeak eta araudiak.

Zuzentasuna eta erantzukizuna

Zuzentasuna eta erantzukizuna

Nagusiekin, Langileekin, Hornitzaileekin eta Gizartearekin zintzotasun- eta konfiantza-harremana edukitzea funtsezkoa da Mercadonaren Xedea betetzeko. Mercadonak jokaera eta jarduera leial, arduratsu eta eraginkorra adierazi eta era berean eskatu nahi die jokabide-kode hau aplikatzen zaien osagai guztiei, bai eta 5 osagaien gogobetetzeari begirakoa ere.

Konpromisoa

Konpromisoa

Mercadonako "kide izatearen harrotasuna"  gogoan eduki behar dugu gure jarduera guztietan Mercadona osatzen dugu kide guzti-guztiok, eta horrek balio behar digu Xedea betetzeko gidari gisa, Mercadonaren partaide sentituta.

Nola betetzen dugu kodea?

Nola betetzen dugu kodea?


Gure jokabide-kodea betetzeko, garrantzitsua da nahi ez diren jokabideak garaiz detektatzea. Hori dela eta, langileek ezagutzen duten eta barne-komunikazio bidez erabil dezaketen ohiko bideaz gain, bide konfidentzial bat jarri dugu martxan; bide horrek aukera ematen die langileei, bezeroei, hornitzaileei, akziodunei eta beste hirugarren interesdun batzuei gai hauei buruzko ardura edo kexekin lotutako salaketak aurkezteko: ustelkeria-ekintzak, finantza-delituak, gai fiskalak, ingurumena eta legez kanpoko beste edozein ekintza.

Ikusi gehiago
Harremanetan jartzeko bideak
Kontsulta

Kontsulta

Galderak formulario baten bidez bidaltzeko aukera duzu.