Mercadonaren eta ONCE Fundazioaren logoak

ONCE Fundazioak eta Mercadonak desgaitasuna duten pertsonen erabateko inklusioaren aldeko apustua egin dute

2019ko abenduaren 05a
  • Bi entitateek ekintza bateratuak egingo dituzte enpleguaren, irisgarritasun unibertsalaren eta diseinuaren arloan, desgaitasuna duten langileen bizi-kalitatea hobetzeko.
  • Bi erakundeek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute.

ONCE Fundazioak eta Mercadonak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, eta, haren bidez, konpromisoa hartu dute desgaitasuna duten pertsonen laneratzea hobetzeko elkarrekin lan egiteko.

Alberto Durán ONCE Fundazioko lehendakariorde exekutiboak eta José Elías Portalés Mercadonako Giza Baliabideen kontratazio-zuzendariak sinatu zuten hitzarmena. Ekitaldian izan zen, halaber, Fernando Riaño, ONCE Gizarte Taldeko Erakundeekiko Harremanetarako eta Gizarte Erantzukizuneko zuzendaria.

Alberto Duránen ustez, hitzarmen hau sinatzea aukera bikaina da desgaitasuna duten pertsonentzat. “ONCE Fundazioan uste dugu aliantzak ezinbestekoak direla eskubide-berdintasunean, lan-integrazioan eta oztopoak ezabatzean aurrera egiteko, gure erakundearen sortzaileak duela hogeita hamar urte eskatu zigun moduan”, esan zuen. Eta honela segitu zuen: “Harro gaude Mercadona den bezalako erakunde berritzailearekin elkarlanean aritzeko aukera izateaz, ziur bainago gure lanak emaitza politak emango dituela”.

Bestalde, José Elías Portalések honela adierazi zuen: “Mercadonaren eta ONCE Fundazioaren arteko aliantza honek aukera eta sinergia ugari sortuko ditu bi erakundeen artean. Mercadonaren kudeaketa-ereduan pertsonak dira gure erabakien ardatz. Hitzarmen hau sinatzeak indartu egingo du desgaitasuna duten pertsonen integrazioarekin, berdintasunarekin eta irisgarritasunarekin dugun konpromisoa ”.

Sinatutako dokumentuaren arabera, bi entitateek ekintza bateratuak egingo dituzte enpleguaren, irisgarritasun unibertsalaren eta diseinuaren arloan, ezgaitasuna duten langileen bizi-kalitatea hobetzeko.

Hitzarmena urtebetekoa da, eta automatikoki berrituko da, gehienez ere bost urte arte.

José Elías Portalés, Mercadonako Giza Baliabideen kontratazio-zuzendaria, eta Alberto Durán, ONCE Fundazioko lehendakariorde exekutiboa, hitzarmena sinatzeko ekitaldianJosé Elías Portalés, Mercadonako Giza Baliabideen kontratazio-zuzendaria, eta Alberto Durán, ONCE Fundazioko lehendakariorde exekutiboa, hitzarmena sinatzeko ekitaldian.

ONCE Fundazioa

ONCE Fundazioa ONCEren elkartasun-tresna bat da, 1988an sortua, desgaitasuna duten beste kolektibo batzuen bizi-baldintzak hobetzeko, laneratze- eta prestakuntza-programen bidez, eta irisgarritasun unibertsalaren kontzeptua zabaltzeko, guztiontzako eskuragarriak diren inguruneak, produktuak eta zerbitzuak sortuz.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizartearekin partekatzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horri jarraikiz, Mercadona lanean ari da, besteak beste, Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen —kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz—. Horrez gain, bere saltokietan lorategi-estalkiak eta lorategi bertikalak eraikitzen ari da.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, totaler hornitzaileekin elkarlanean jardunez.

Horrez gain, Mercadonak 170 jantoki soziali eta 60 elikagai-bankuri laguntzen die, bai eta Espainia osoko gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainetan parte hartuz. Halaber, beren dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 33 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmenaren bazkide da 2011. urtetik, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.