Mercadonaren Gasteizko bloke logistikoa

Mercadonak Euskadiko bloke logistikoa eraikitzen amaitu du. 187 milioi euro baino gehiago inbertitu eta 480 lanpostu sortu ditu

2020ko irailaren 24a
  • 2020an, 120 lanpostu sortu dira, eta 17 milioi euro inbertitu dira eraikuntza burutzeko.
  • Gasteizen kokatua dago bloke logistikoa, eta Euskadiko, Nafarroako, Errioxako, Kantabriako eta Burgosko supermerkatuak hornituko ditu.

Mercadonak amaitu du Euskadiko bloke logistikoa eraikitzen. Proiektu horretan, 187 milioi euro inbertitu ditu, eta kalitateko 480 lanpostu egonkor sortu ditu. Gasteizko Jundiz industrialdean dago kokatua bloke logistikoa, eta Euskadiko, Nafarroako, Errioxako, Kantabriako eta Burgosko supermerkatuak hornituko ditu. Zehazki 2020an, 120 lanpostu sortu dira, eta 17 milioi euro inbertitu dira eraikuntzan.

Fran Maeztu Mercadonako Giza Baliabideen Euskadiko zuzendariak honela esan du: “Logistikan, gure helburu nagusia da langileek gehiegizko ahaleginik egin behar ez izatea, eta osasunez eta segurtasunez lan egin ahal izatea. Aurten Gasteizko bloke logistikoan 120 lanpostu berri sortuta, 480 langile ditugu guztira gure proiektuan. Pertsona horiei guztiei kontratu mugagabeak eskaintzen dizkiegu, eta enpresaren konturako trebakuntza, eta barne-sustapen bidez lanpostu-mailaz igotzeko aukera”.

Bestalde, Melika Dezfoli Mercadonaren bloke logistikoaren koordinatzaileak zera adierazi du: “2020an produktu hoztuen eta produktu lehorren nabe berriak jarri dira martxan. Azken hori guztiz automatizatua dago, eta, horri esker, ez da egiten gehiegizko esfortzurik prozesuaren inongo unetan, hau da, merkantzia jasotzen denetik dendetarako paletak prestatzen diren arte; gainera, produktuen manipulazio egokia eta haien kalitatea ziurtatzen da”.

“Bloke hau Euskal Autonomia Erkidegoaren hazkunde sozial eta ekonomikoari laguntzeko Mercadonak duen inplikazioaren erakusgarri da”, adierazi du Gorka Díaz Mercadonaren Euskadiko Kanpo Harremanetarako zuzendariak.

Mercadona Euskadin

Mercadonak 21 denda ditu Euskadin, eta 2.045 langile, denak kalitateko enplegu egonkorrarekin. Tokiko produktuaren aldeko apustuari esker, 2019an, 546 milioi euroren erosketak egin ziren, aurreko urtean baino % 23,5 gehiago.

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, premiazko produktuen 1.326 tona eman ditu Mercadonak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elikagaien bankuekin eta Gasteizko Babesgabetuen Andra Mariaren jantoki sozialarekin duen lankidetzaren bidez. Konpromiso solidario hori indartu egin da aurten ere, osasun-krisiak eragindako egoera dela eta. Izan ere, konpainiak handitu egin ditu bere dohaintzak, eta 747 tona premiazko produktu baino gehiago eman ditu urteko lehen seihilekoan.

Mercadonaren Gasteizko bloke logistikoaMercadonaren Gasteizko bloke logistikoa.

Logo EAktibatu