Att cliente

Ingurumenarekiko dugun konpromisoa

Ingurumenarekiko dugun konpromisoa

Mercadonaren ingurumen-kudeaketarako sistemak bi helburu ditu: hondakinak murriztea eta baliabide naturalak ahalik eta gehiena aprobetxatzea. Hori dela eta, hondakinak kudeatzeko dugun sistemak prebentzioari, berrerabilpenari eta birziklapenari erreparatzen die. Erosketa-poltsak berrerabiltzea sustatzen dugu, eta plastiko birziklatuz edo paperez egindako poltsak eskaintzen ditugu; denak birzikla daitezke berriro. Era berean, hondakinak biltzeko sistema bat dugu, ziurtatzeko ondo kudeatzen direla Mercadonak berak sortutako hondakinak nahiz Nagusiak dendetan uzten dituenak (pilak, esaterako).

Plastikozko ontziak direla eta, gure hornitzaile/fabrikatzaileekin batera lan egiten dugu, gure produktu guztiek elikagai-segurtasunari, jasangarritasunari eta kalitateari dagozkien araurik zorrotzenak bete ditzaten: ontzi bakoitza bere funtzioa betetzeko dagoenik egokiena izatea da gure helburua, betiere baliabideak zentzuz erabiliz eta ahal den heinean plastiko gutxiago erabiltzeko estrategiak baliatuz.

Ingurumenarekiko dugun konpromisoari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu gure urteko memorian eta ingurumen-memorian. Hemen eskuratu ditzakezu: https://info.mercadona.es/eu/zaindu-dezagun-planeta/konpromiso-jasangarria