Hornitzaile adituekin eta gure kostalde osoko lonja batzuetako 12.000 arrantzalerekin lanean ari gara, eta egunero erosten diegu arrain freskoa. Horri esker, harro egon gaitezke Mercadonako arrainak duen freskotasun bikainaz, askotariko aukeraz eta prezioaz.
Itsasotik dendara zuzenean joan eta 24 ordu baino lehenago heltzen den lonjako arraina eskaintzen dugu Mercadonan.
Mercadona eta Ubesolek beren WC paper zapitxo sorta berritu dute, ehun biodegradagarri eta barreiagarri berritzaile bat erabiliz.
Ubesol Mercadonaren bitarteko hornitzaile fabrikatzaileak Bosque Verde WC Komuneko Paper Heze berria merkaturatu du, %100ean jatorri naturaleko ehunez egina eta, ingurunearekiko berme guztiak betez, uretan barreiagarria.
Denda eraginkorraren eredu berriak, denda tradizional baten aldean, “Nagusien” esperientzia hobetzen eta erosketa-denbora optimizatzen du, eta, gainera, % 40 aurrezten du energia.
Diseinu erabat berritua du: nobedadeak ditu atal guztietan, gailu elektroniko berriak, barne-kudeaketa informatizatua izateko, eta produktu-eskaintzaren kudeaketa hobea.
2017an, Espainia guztiko 125 denda berritzeko asmoa du konpainiak.
“Berrikuntza Bateratuaren balioa”, Mercadonak bezeroekin eta fabrikatzaileekin duen eutsitako koberrikuntza arrakastatsuaren ereduari buruz Institut Cerdàk egindako ikerketak, elkarlanak eutsitako hazkuntza diferentziala berrikuntzaren zutabetzat izateko duen garrantzia agerian uzten du.
Berrikuntzan egiten den ahalegina sektorekoa baino 7 aldiz altuagoa da, enpresen %96ko parte hartzearekin, Espainiako enpresek orokorrean duten %13aren aldean.
2012tik 2015era, aztertutako 90 bitarteko hornitzaile fabrikatzaileek 377,6 M€ inbertitu dituzte 580 produktu berriren merkaturatzean eta 300 prozesu berriren berringeniaritzan.
Konpainiak Koberrikuntzarako 12 Zentro ditu bezeroekin egindako elkarlanean produktuak hobetu edo konponbide berriak garatzeko.
2015ean 5.500 saio egin ziren beren iritzi eta iradokizunak adierazi zituzten bezeroekin, koberrikuntza honetatik sortutako 100 produktu berri plazaratuz.
Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta webgunea nola erabiltzen den jakiteko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure Cookieen Politika. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "Ados"; ez onartzeko, sakatu "Ukatu"; edo pertsonalizatzeko, sakatu "Konfiguratu".
Cookie hauen bidez, erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazioetan nabiga dezake, eta haietako aukerak eta zerbitzuak baliatu; esaterako, datu-zirkulazioa eta -komunikazioa kontrola ditzake.
Cookie analitikoak
ez
bai
Webgunearen erabiltzaile-kopurua zenbatzen dute, neurketak eta analisi estatistikoak egiteko.