- Bimia zapore ezti eta gozoko gertutasuneko barazki bat da. Espainiako zenbait lekutan landatzen da.
Bimia, modako barazkia, badago Mercadonan dagoeneko. Zapore ezti eta goxokoa, frantses-porruak duen moduko zurtoin berdea eta brokolia gogorarazten duen infloreszentzia izateagatik nabarmentzen da.
Ezaugarri osasuntsuez betetako barazkia da; bere nutriente esentzialen artean honako hauek aurki ditzakegu: Potasioa, Kaltzioa, Zinka, Azido Folikoa, Antioxidatzaileak, C Bitamina, B6 Bitamina…
Erraz-erraz jarriko dizugu, erretilutan aurkituko baituzu Mercadonaren Bimia, prestatzeko gertu!
Penintsula eta Balearretako Mercadona supermerkatuetako Fruta eta Barazkien atalean dago eskura.
Nola kontsumitzen da Mercadonaren Bimia?
Barazki honen buketak eta erabilera aniztasunak makina bat errezetatan erabiltzea ahalbidetzen dute: entsaladatan, plater nagusi gisa, okela edo arrainen osagarri…
Eta zuk nahi bezala kontsumi dezakezu: gordinik, salteaturik, egosirik, lurrunetan… zeuk erabaki.
Bimia osagai duten hamaika plater presta ditzakezu, beren errezetetan erabiltzen duten chef ugarik bezalaxe. Zeren zain zaude probatzeko? Hurbil zaitez zugandik gertuen dagoen Mercadonara.
Non landatzen da Mercadonaren Bimia?
Mercadonaren Bimia Murtziako Eskualdeko soroetan eta Mediterraneoko kostaldeko zenbait tokitan (Tarragonatik Cartajenara) landatzen da, bere kalitate eta freskotasun gorena ziurtatzeko. Uda sasoian, Jumilla, Caravaca de la Cruz eta Albaceteko zona garaietan ere landatzen da.
Murtziako probintziako Agrupación Hortofrutícola Lucas, Agromediterránea Taldea eta Sacoje Sozietate Kooperatiboa hornitzaile adituek dute Mercadona produktu honetaz kalitate eta freskotasun gorenarekin hornitzeko ardura.
Mercadonak, espainiar produktuekin konprometituta dagoen aldetik, bat egiten du frutak eta barazkiak eskuarki kontsumitzea gomendatzeko Nekazaritza Ministerioak abiatu duen “Frutak eta Barazkiak, hemengoak eta oraingoak” izeneko ekimenarekin. Frutek eta barazkiek, beren kalitate, zapore eta aniztasunagatik bereiziak, bizitasuna ematen diote organismoari.
Espainiako lehen sektorearekin hartu duen konpromisoaren markoan, azkenik, 8.000 nekazari, 12.000 arrantzale eta 4.800 abeltzainekin egiten du lan Mercadonak.