Zeliakoaren Egun Nazionala maiatzaren 27an egiten da Espainian.

Zeliakoaren Egun Nazionalarekin bat egin du Mercadonak

2017ko maiatzaren 26a
  • Zeliakoaren Egun Nazionala ekimenarekin bat egin du Mercadonak, kolektibo honen beharrizanak aintzatesteko. 
  • Glutenik Gabeko 1.040 erreferentziek osatutako saila eskaintzen du konpainiak egun, eta kopuru hori igotzen jarraitzeko asmoa du.

Zeliakoaren Egun Nazionala da maiatzaren 27a dela eta, pertsona hauek dituzten elikadura eta nutriziozko beharrizan bereziei ikusgaitasuna eta aintzatespena emateko abian jarri diren ekimenekin bat egin nahi izan du Mercadonak.

Zeliakia horretarako joera genetikoa dutenek garatzen duten oinarri autoimmuneko nahastea da, glutena (garia, garagarra, zekalea, oloa, espelta, kamut® eta tritikalearen gisako zekaleek duten proteina bat) ahoratzeak eragina. Heste meharraren biloen atrofia sorten du, elikagaien nutrienteak xurgatzeko ahalmena kaltetuz. 

Badira urteak Mercadonak zeliakoen kolektiborekin konpromiso garrantzitsua hartua duela, eta proteina honetaz libre dagoen produktu-aukera zabala eskaintzen du konpainiak gaur egun; zehazki, etiketatuak argiro identifikatutako Glutenik Gabeko 1.040 produktu. Gainontzeko produktuekin egiten duen bezala, kalitate goreneko gaiak eskaintzeko lan egiten du Mercadonak sail honen kasuan ere, ahalik eta prezio txikienean eta zerbitzu bikainarekin.

Mercadonaren Glutenik Gabeko produktu-eskaintzaren barruan aipamen berezia behar du pasta, labe, gozoki eta produktu izoztuen ataletan egin den esfortzua, Glutenik Gabeko erreferentzia berriak txertatu direlarik horietan guztietan.

Aldi berean, Laktosarik Gabeko eskaintza hobetu eta identifikatzeko lanean jarraitzen du konpainiak, gure “Nagusiek” (bezeroek) erosketa aukerak izan ditzaten produktu kategoria guztietan.

Mercadonak, bestetik, ez du arrotza izan nahi beste pertsona batzuk dituzten alergia edota beharrizan berezien aurrean; honela, produktuen ekoizleekin batera jarduten da alergenoak ezabatzeko helburuarekin, hori posible den heinean. Ezinezkoa denean, alergenoak etiketatuan argi eta garbi identifikatuak izan daitezen lan egiten du. Gainera, Mercadonak bezeroaren arretarako doako zerbitzua eskaintzen die bezeroei, beren zalantzak eta iradokizunak handik bideraturik produktuen ekoizleei modu zuzenean helaraziz.

Mercadonarekin elkarlanean ari diren Zeliakoen Elkarteak

17 zeliakoen elkarterekin ari da elkarlanean Mercadona, nazio zein erkidego eta probintzia-mailan, eta bai horiek bai zeliakoen kolektiboaren aldeko erakundeek sustatzen dituzten ekimen eta jarduera ezberdinetan hartzen du parte.

Formakuntzarako edukien prestaketan laguntzen du Mercadonak urtean zehar, esaterako antzerki, inauteri edo kanpalekuak bezalako jardueren bitartez, edo ekoizleei egindako bisitak sustatuz, glutenik gabeko produktu bat nola egiten den ezagutarazteko, eta azoka, jardunaldi zein informazio eta formakuntzazko beste zenbait ekimenetan parte hartuz. Baita, jakina, Zeliakoaren Egun Nazionalean ere.

Aurreko asteburuan, esate baterako, Kataluniako Zeliakoen Elkarteak bere 40. urteurrena zela eta Bartzelonako Forumean egin zuen ekimena sostengatu zuen, eta Zeliakiaren Nazioarteko Eguna, hamaika pertsona eta familia batu zituena. Asteburu honetan, era berean, EZEFean federaturik dauden erkidegoetako zeliakoen elkarteek prestatu dituzten ekitaldietan lagunduko du, adibidez Asturiaseko ACEPAk gizartea sentsibilizatzeko prestatu duen urteroko lasterketan, Galiziako ACEGAk egun hau ospatzeko antolatu duen bazkarian, eta ACECAN (Kantabria), ACERI (Errioxa), NZE (Nafarroa), ACECALE (Gaztela eta Leon), ACA (Aragoi) eta ACIBek (Balear U.) egingo dituzten ekitaldietan, besteak beste; baita Madrilgo Zeliako eta Glutenarekiko Sentikorren Elkarteak antolatutako lasterketa solidarioan ere.

Zeliakoekin hartu duen konpromisoaren ildotik, eta beren bizitza-kalitatea hobetzea helburu duten elkarlaneko jarduera hauek aintzatesteko, Mercadonak bere babesa adierazten dio EZEFek Zeliakoen Egunaren kariaz abiatu duen ekimenari, aurten gaixotasunaren diagnostiko goiztiarraren erreibindikazioan zentratua.