Errege-erroskak Mercadonan eskuragarri

Hemen da berriz Mercadonaren Glutenik eta Laktosarik gabeko Errege-erroska

2022ko urtarrilaren 03a
  • Bezeroak betiko erroskak ere aurkituko ditu, beteak nahiz betegabeak.
  • Airos Totaler Hornitzaileak egiten du produktu hau, Martorellgo instalazioetan (Bartzelona).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak, “Onena, onena oparitzeko” Gabonetako kanpainaren barruan —non produktu batzuk hautatzen baititu “Nagusi”ek (bezeroek) beren etxeko eta ingurukoei eskaini ahal izateko—, salgai jarri du berriro, “Nagusi”en eskariz, Glutenik eta Laktosarik gabeko Errege-erroska,zeina ez baitzen eskuragarri egon iazko Gabonetan.

Airos Totaler Hornitzaileak Martorellen (Bartzelona) egiten duen produktu hau eskuragarri dago Mercadonak egun hauetan eskaintzen dituen gainerako errege-erroska tradizionalekin batera; azken horiek Utielgo (Valentzia) La Tahona de Utielek egiten ditu, hainbat zaporetako betegarriekin eta betegarririk gabe.

Errege-erroskak Mercadonan eskuragarriErrege-erroskak Mercadonan eskuragarri.