Mercadonaren pedikura egiteko sorta

Udan pedikura egiteko hainbat aukera eskaintzen ditu Mercadonak

2022ko uztailaren 01a
  • Produktu-sortan, nabarmentzekoak dira apar-harri naturala eta arraspatzeko lima, gogorguneak leuntzeko, eta kutikulak ebakitzekoa.
  • Azazkalen garbiketa eraginkorragoa izan dadin, konpainiak bere eskuilaren kalitatea hobetu du, zurdak leunduz eta haien kopurua handituz.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta online salmentako konpainiak aukera ugari eskaintzen ditu “Nagusi”ek (bezeroek) aurtengo udan pedikura egin dezaten. Pedikura egiteko Mercadonaren aukeretan, aipagarria da erabilera biko kutikula-ebakigailua, kutikula ebakitzeko nahiz bultzatzeko balio duena. Era berean, enpresak bi aukera eskaintzen ditu oinen gogorguneak eta gune lakarrak leuntzeko: apar-harri naturala, edizio mugatukoa eta gainazal esfoliatzailea duena, material natural hipoalergenikoz egina; eta arraspatzeko lima, zeina azala lehor edo bustita dagoela erabil baitaiteke.

Aurtengo udan, horrez gain, konpainiak Deliplusen azazkal-eskuila berritua aurkeztuko du. Aldaketaren helburu nagusia da garbiketa eraginkorragoa izatea, zurda-kopurua eta haien leuntasuna handituta.

Kalitate onena prezio txikienean

Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak erabateko kalitatea prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zaienak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.

Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez egiten da, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.

Mercadonaren pedikura egiteko sortaMercadonaren pedikura egiteko sorta.