Frutategiko langilea produktuak birjartzen

Udako kanpainarako lanpostu hutsak Tarragonan

2018ko martxoaren 16a

Udako kanpaina dela-eta, Mercadonaren langile taldearen parte izateko lanpostu hutsak eskaintzen dira Tarragonako dendetan (Tarragona, Reus, Vilaseca, Salou, Cambrils, Altafulla, Creixell, Montblanc, Valls, Calafell, Coma-Ruga eta Vendrell-en), postu guztietako supermerkatuko pertsonalaren beharrak betetzeko helburuarekin.

Udako kanpainarako lan eskaintza Tarragonan

Hurrengo kanpainara begira Tarragonako dendetan Mercadonaren langileak behar direla-eta, Mercadonaren beharginak bilatzen ditugu:

Supermerkatuko pertsonal gisa aritzeko eskakizun hauek dituzten lanpostu hutsak:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) gutxieneko ikasketak dituzten izangaiak. Oporretako sasoietan astelehenetik larunbatera lan egiteko moduan egotea.

Mercadonaren dendetako aldi baterako postuen beharrak betetzeko, Mercadonan lan egiteko lanpostu hutsak eskaintzen dira udalerri ezberdinetan. Interesatzen zaizkizun Mercadonaren lan eskaintzetan izena eman ezazu:

Altafulla-Creixell                  Ametlla de Mar-Hospitalet del Infant

Cambrils-Vilaseca-Salou    El Vendrell-Calafell             

Montblanc-Valls                   Mora d'Ebre                          Reus

Sant Carles de la Ràpita-Amposta-Deltebre-Tortosa    Tarragona Capital

 

Lan baldintzak Mercadonan

Lanpostu huts hauetarako, hauxe eskaintzen du Mercadonak:

  • Aldi baterako kontratua.
  • Lanaldi Osoa eta Lanaldi Partziala.
  • Lanaldi osoan, 1.312 €-ko soldata gordina hilean (eta lanaldi partzialean, horren zati proportzionala)

Konpainiak bere gain hartzen du Frutategia, Arrandegia, Harategia, Urdaitegia, Labea, Lurrindegia, Garbiketa, Etxerako Zerbitzua, Kutxak eta Birjarpena ataletako lanpostu guztietako langileen prestakuntza.

Hemen duzue Mercadonako Lan baldintzei buruzko informazio gehiago.

Mercadonak Tarragonan plazaratutako lan eskaintzetan interesa dutenek beren lanpostu eskaerak aurkez ditzakete gure web-orriko “Enplegua” atalean, eta Curriculuma bertan erregistratu.