- Kafe-makinarik gabe iragazki amerikarreko kafea hartzeko modu erraz eta praktikoa eskaintzen du produktuak.
- Enpresak koberrikuntza-saioak egiten ditu bezero kafezaleekin, zaporeaz eta prestatzeko erritualaz goza dezaten.
- Totaler hornitzaileak 250.000 € baino gehiago inbertitu ditu, ingurumen-inpaktua gutxitzeko eta bezeroari zerbitzu hobea emateko.
UCC Coffee Spain Mercadonaren Totaler Hornitzaileak (kafe ehoan eta kafe-aleetan espezializatua) Japoniatik Logroñora (Errioxa) aldatu du Hacendado markako Kafe Amerikarraren ekoizpen-lerroa. Fabrikatzaileak 250.000 € baino gehiago inbertitu ditu aldaketa horretan, bi helbururekin: ingurumen-inpaktua minimizatzea eta “Nagusiari” (bezeroari) zerbitzu hobea ematea, hurbiltasuna eta gertutasun logistikoa handiagotuta.
Produktua enpresako denda guztietan dago eskuragarri (Kanarietan izan ezik, han ez baita hartzeko ohiturarik), eta kafe-makina amerikarrik gabe iragazki amerikarreko kafea hartzeko modu erraz eta praktikoa eskaintzen du.
Roberto Vilanova Mercadonako kafe-aleetan eta kafe ehoan espezialistak hauxe nabarmendu du: “kafe berezi hau ezarri zuenetik, enpresak koberrikuntza-saioak egin ditu edari hori gustuko duten bezeroekin, eta bezerook gozatu egiten dute haren zaporeaz eta prestaketa-errituaz, hiru minutuan prest baitute kafe amerikar gozo bat. Unean bertan gozatzeko pentsatua dago”.
Hacendado Kafe Amerikarra Mercadonaren linealean.
Mercadonako Hacendado Kafe Amerikarra