Mercadonaren denda eraginkorra La Rinconadan, Sevillan

Sevilla - Mercadonak 30 milioi inbertitu ditu probintzian dituen dendak handitzeko eta berritzeko

2021ko abenduaren 02a
  • Enpresak hiru supermerkatu berri eraiki ditu probintzian, eta beste lau berritu, denda eraginkorraren eredu berrira egokitzeko; beste nobedade batzuen artean, ‘Jateko prest’ atala dute.
  • Denda berriak irekita, 72 supermerkaturekin itxiko du urtea Mercadonak.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Sevillako probintzian inbertitzeko ahaleginari eutsi dio, eta, aurten, 30 milioi euro bideratu ditu denda berriak irekitzera eta lehendik daudenak hobetzera. Zehazki, supermerkatu-kateak lau establezimendu berritu ditu, konpainiaren eredu eraginkor berrira egokitzeko: bi Alcalá de Guadaíran (Duquesa de Talavera kalea 65, eta Guadaíra merkataritza-parkea), bat Bormujos udalerrian (Miguel Hernandez, 19) eta azkena Coria del Ríon (Primero de Mayo, 52).

Aurten, gainera, hiru supermerkatu berri eraiki ditu Mercadonak probintzian: bat La Rinconadan (Sanidad Pública, z/g), zeinak gaur irekiko baititu ateak; bigarrena La Algaban (Santiponce, z/g), zeinak bihar, abenduaren 3an, irekiko baititu ateak; eta hirugarrena Alcalá del Ríon (Sevilla etorbidea, 12). Azken hori abenduaren 9an inauguratuko da, gaur egungoa itxita, ez baititu betetzen konpainiak behar dituen estandarrak. Establezimendu horiek denda eraginkorraren eredu berriaren araberakoak izango dira. Denda berriak irekita (bat aurrekoa itxi delako eta bi hutsetik eraikiak), 72 supermerkaturekin itxiko du urtea Sevillan (haietatik 21 hiriburuan).

Denda eraginkorraren eredu berriak, zerbitzuaren bikaintasuna sendotzeaz eta erosketa-esperientzia optimizatzeaz gainera, berrikuntza ugari dakartza, guztiontzat onuragarriak, bai “Nagusi”entzat (bezeroentzat), bai langile, hornitzaile eta gizartearentzat. Beste zenbait hobekuntzaren artean, hiru supermerkatuek sarrera berria dute (beira bikoitzekoa, haize-lasterrak saihesteko), korridore zabalagoak, eta erosketako orga-modelo berri bat eta saski-estiloko orga berri bat, askoz arinagoak eta ergonomikoagoak.

Eredu berri horrek hainbat berrikuntza ditu, hala nola “Jateko prest” atala. Guztira 35 plater ditu, eta guztiak material naturalekin egindako ontzietan datoz (azukre-kanaberazkoak —konpostagarriak—, kartoizkoak nahiz paperezkoak).

Belaunaldi berriko supermerkatu honetako saltokiek diseinu erabat berritua dute, aurreko saltoki-modeloekin alderatuta; kolore eta material berriak erabili dira, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadetan, bai atalen banaketan. Halaber, espazio irekien alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko.

Teknologia eta ergonomia Mercadonako langileentzat

Horrez gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri honek askotariko neurriak ditu ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, Mercadonako kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere baditu dendak, langileak eroso ibil daitezen atsedenaldietan. Jangela ekipamendu egokiz hornituta dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, Mercadonaren denda eraginkor berri hau erabat konektatuta dago teknologikoki, eta gailu elektroniko eta lankidetza-tresna berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira.

Energia aurreztea: denda ekoeraginkorra

Ingurumenaren arloan, hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu daiteke energia-kontsumoa ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat du, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko. 

Denda berri hauekin, bezeroek Mercadonaren SPB (Beti Prezio Baxuak) politika esklusiboaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, kalitate onenarekin eta modu iraunkorrean. Hala, produktu-aukera eraginkorra eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenarekin eta ahalik eta preziorik txikienean.

Mercadona Sevillan

Gaur La Rinconadako supermerkatu berria irekita, 71 establezimendu ditu Sevillan Mercadonak (72 izango dira 2021aren amaieran), eta bloke logistiko bat, Huévar el Aljarafen. Guztira, aurreko ekitaldiaren amaieran, 4.473 langile zituen, lan egonkor eta kalitatekoarekin.

Mercadonaren La Rinconadako supermerkatuaMercadonaren denda eraginkor berria La Rinconadan, Sevillan.

Mercadonaren denda eraginkorra La Algaban, SevillanMercadonaren supermerkatu berria La Algaban.