Mercadona markako Piri-Piri saltsa

Piri-Piri saltsa Mercadonaren supermerkatu guztietara iritsi da

2021ko abuztuaren 09a
  • Ongailuen linealean, beste nobedade bat dago orain. Ranchera eta Gajo saltsekin batera, Piri-Piri saltsa aurkitu ahal izango du orain bezeroak.
  • Calimenta Totaler Hornitzaileak ekoizten du produktu hau, Portugalgo bere instalazioetan.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak ongailuen aukera zabaldu du, eta, orain, Hacendadoren Piri-Piri saltsa ere saltzen du. Espeziadun saltsa min bat da, platerei beste ukitu bat eman nahi zaienerako egokia. 2019. urtearen erdialdean hasi zen produktua saltzen konpainiaren saltoki batzuetan, eta, azkenean, kate osora zabaldu da “Nagusi”ek (bezeroek) harrera ona egin diotela ikusita.

Calimenta Totaler Hornitzaileak ekoizten du nobedade hau, Portugalgo bere instalazioetan. Ongailuen arteko beste aukera bat gehiago da "Nagusi"arentzat. Lehendik baditu beste batzuk, hala nola Ranchera, haragiekin eta arrautzeztatuekin hartzekoa, eta Gajo, haragi-, arrain- edo patata-zatiekin bustita jatekoa.

Piri-Piri saltsa Mercadonaren linealeanPiri-Piri saltsa Mercadonaren linealean.

Hacendado markako Ranchera, Piri-Piri eta Gajo saltsakHacendado markako Ranchera, Piri-Piri eta Gajo saltsak.