COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Mercadonak bat egiten du Zeliakoen Egun Nazionalarekin, elikagai-intolerantziak edo -alergiak jasaten dituztenekiko konpromiso etengabearekin.

Ospa ezazu Mercadonarekin Zeliakoen Egun Nazionala

2019ko maiatzaren 27a
  • Maiatzaren 27a Zeliakoen Egun Nazionala da, zeliakoei ikusgaitasuna eta laguntza eman nahi zaien eguna.s.

Mercadonan, Zeliakoen Egun Nazionala ospatzeko, pertsona horien bizi-kalitatearekiko konpromisoa berrituko dugu. Gaixotasun zeliakoaren ezaugarria glutenarekiko intolerantzia iraunkorra da; genetikoki horretarako joera duten pertsonetan gertatzen da hori, eta ondorio gisa hantura-erreakzioa ekartzen du, oinarri immunekoa.

Ideia gisa, bideo honetan bost plater aukeratu ditugu, Mercadonaren glutenik gabeko produktuekin eginak: gosaltzeko, hamaiketakorako, bazkaltzeko, askaltzeko eta afaltzeko bana. Erakusgarri bat baino ez da, gure dendetan zeliakoentzat aurki ditzakezun produktu ugarien erakusgarri bat.

Glutenik gabeko produktuetan, Mercadonaren eskaintza etengabe gora

Azkeneko hamarkadan, handitu egin dugu glutenik gabeko produktuetan dugun aukera. Gaur egun, 1.250 produktu baino gehiago ditugu proteina hori gabeak, behar bezala ontziratuak eta batekin identifikatuak.

Marcadonan, kontuan hartzen ditugu beste alergia eta elikagai-intolerantzia batzuk ere. Horretarako, egunero egiten dugu lan alergenorik gabeko produktuen aukera eta identifikazioa hobetzen.

Zeliakoen elkarteekiko lankidetza

Harreman estua dugu zeliakoen, elikagai-intolerantziak dituztenen eta besteren elkarteekin. Besteak beste Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioa (FACE), Zeliakoen eta Glutenarekiko Sentikorren Elkartea (ACSG), Elikagaiei eta Latexari Alergia diotenen Espainiako Elkartea (AEPNAA) eta Kataluniako Zeliakoak (SMAP).

Bateratzen gaituen helburua zera da, lankidetzan aritzea pertsona guztien arazoei konponbidea bilatzeko, eta beren dietetarako egokiak diren produktuak eskaintzea, berme guztiak dituztenak.

Hain egun berezian, gure laguntza eskaintzen diegu zeliako guztiei eta kolektibo horren aldeko lanean ari diren elkarte guztiei.

Beste gomendio batzuk

Zeliakoentzat egokiak diren produktu gehiago ezagutu nahi badituzu, eman begiratu bat Mercadonaren glutenik gabeko produktu hauei guztiei.