- Gama egokia da Curly metodoari jarraitzeko, alkohol lehortzailerik, sulfatorik eta silikonarik gabe egindako produktuez osatua baitago. Gainera, ontzien erdiak baino gehiago plastiko birziklatuz eginak dira.
- Totaler Hornitzaileak Algemesíko (Valentzia) instalazioetan egiten ditu produktu horiek, konpainiak Espainian eta Portugalen dituen dendetarako (1.600 baino gehiago).
Neocos Laboratorios enpresak, kosmetika kapilarrean aditua den Mercadonaren Totaler hornitzailea bera, milioi erdi euro baino gehiago inbertitu ditu Mercadonaren Curl gama egiteko ekoizpen-lerro berri bat ezartzeko eta egokitzeko. Alkohol lehortzailerik, sulfatorik eta silikonarik gabe egiten diren produktu horiek egokiak dira Curly metodoari jarraitzeko. Errutina kapilar hori hidratazioan, nutrizioan eta ilea modu naturalean zaintzean oinarritzen da, distira naturala eta kizkurrak edo uhinak indartzeko. Ondorioz, ilea hidratatuago, definituago eta laztasun txikiagoarekin gelditzen da
Neocos Laboratorios arduratzen da Algemesíko instalazioetan (Valentzia) Mercadonaren Curl gama prestatzeaz, supermerkatu-kateak Espainian eta Portugalen dituen dendetarako (1.600 baino gehiago), eta gamaren erdia baino gehiago ontzi birziklatuetan merkaturatzen du.
Zehazki, produktu hauek osatzen dute ilearen zainketa-lerro hori: xanpua, urez kentzeko maskara, leave-ina (ilean kendu gabe uzteko maskara), kizkurrak aktibatzen dituen gela eta serum oila; horiek guztiak Curl Perfect izenarekin eskuratu daitezke Mercadonako lurrindegian.
Kalitate onena prezio txikienean
Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak erabateko kalitatea prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zaienak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.
Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez egiten da, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.
Curl Mercadona produktu-sorta.
Goiburuko irudia: Mercadonaren Sérum Oil Curl Perfect.