Mercadonaren denda baten kanpoaldea

Mercadonaren Zuzendaritza Batzordeak plantillako kideen soldata KPIaren arabera igotzea onartu du

2022ko abenduaren 30a
  • Neurri hori urtarrileko nominatik aurrera sartuko da indarrean Espainiako eta Portugalgo 96.000 langileentzat, herrialde bakoitzeko abenduko KPIa kontuan hartuta.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako enpresaren Zuzendaritza Batzordeak, enpresaren Erabateko Kalitatearen Ereduarekin bat eginik, plantilla osoaren soldata KPIaren arabera igotzea erabaki du, ez bakarrik oinarrizko soldataren gainean, Enpresa Hitzarmenak adierazten duen moduan, baizik eta plantillako soldata osoaren gainean, dagozkion osagarriak ere barne.

Neurri hori urtarrileko nominatik aurrera sartuko da indarrean Mercadonaren Espainiako eta Portugalgo 96.000 langileentzat, herrialde bakoitzeko abenduko KPIa kontuan hartuta. Helburua da Mercadona osatzen duten guztien erosahalmenari eustea, haiek baitira bezeroen aktiborik onena; zenbat eta gehiago gogobetetzen duten “Nagusia” —hala izendatzen da bezeroa konpainia barruan—, orduan eta gehiago egiten du aurrera Mercadonak.

Enpresak % 9 handitu du produktibitatea

Konpainiak neurri batzuk jarri zituen martxan jakinik bere kostu finkoak igo egingo zirela 2022ko soldata-igoeraren ondorioz: % 6,5eko igoera Espainian eta % 2,7koa Portugalen. Neurri horien artean, aipatzekoak dira prozesuen digitalizazioan egindako hobekuntzak eta langile guztiek kostuak aztertzeko hartutako kontzientziazio-konpromisoa. Neurrion ondorioz, ekitaldia ixtear gaudelarik, % 9 handitu da produktibitatea eta 200 milioi eurotik gorako kostuak aurreztu dira.