Hacendadoren Tahini potea, Mercadonan eskuragarri

Mercadonaren Tahinia arrakasta handia izaten ari da, aukera asko ematen dituelako era guztietako errezetetan

2022ko otsailaren 04a
  • Primerakoa da txigorkietan zabaltzeko, fruta eta entsaladei laguntzeko, pita-ogia bertan bustitzeko eta Humusa edo Baba Ghanousha prestatzeko, eta 3.250 pote baino gehiago saltzen dira egunean.
  • Produktu hau Laboratorios Almond Totaler Hornitzaileak ekoizten du, Librillako instalazioetan (Murtziako Eskualdea).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Hacendadoren Tahinia eskaintzen die bere “Nagusi”ei (bezeroei); % 100 sesamo-haziz egina da, eta 3.250 pote saltzen dira egunean.

Funtsezko osagaia da zenbait errezeta egiteko, hala nola Humusa edo Baba Ghanousha, eta txigorkietan zabalduta, fruta eta entsaladei lagunduz edo pita-ogia bertan bustita ere jan daiteke.

Tahinia ona da bihotzarentzat; izan ere, gantz asegabeak ditu, baita gantz-azido esentzialak ere, hala nola azido oleikoa. Gainera, oso elikagai onuragarria da heste-igarotzerako, zuntz-kantitate handia duelako. Laboratorios Almond Totaler Hornitzaileak egiten du, Librillako instalazioetan (Murtziako eskualdea).

Hacendadoren Tahini potea, Mercadonan eskuragarriHacendadoren Tahini potea.