Mercadonaren snack-hornitzaileen mapa

Mercadonaren snack-en hornitzaile espezialistek 28 milioi eurorainoko inbertsioak egin dituzte

2020ko urriaren 13a
  • Mercadonak presente dagoen inguruneetan industria-berrikuntzaren alde egiten duen apustuak produktu gehiago merkaturatzera eta irtenbide berriak bilatzera bultzatzen ditu hornitzaile espezialistak.
  • Enpresek plantilla handitu dute, COVID-19aren garaian aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak saihestu dituzte, inbertsioak egin dituzte eta fakturazioa handitu dute; haietako batzuek, baita bikoiztu ere.
  • Tosfrit, APEX, Leng d‘Or, Liven, Rubio Snacks, Cumba eta Ibersnacks enpresak.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak, jarduten den eremuetako industrializazioaren aldeko apustu etengabean, snack-en hornitzaile espezialistekin produktu-aukera garatzen jarraitzen du. Gaur egun, instalazioak berritzen eta modernizatzen jarraitzeko Mercadonaren snack-en hornitzaile espezialistek 28 milioi eurorainoko inbertsioak egitea aurreikusi dute, “Nagusiari” (bezeroari) produktu hobeak eta aukera handiagoa eskaintzen jarraitzeko.

Zortzi enpresa hornitzaileetatik, Leng d‘Or enpresak egingo du inbertsiorik handiena. Bartzelonako Castellbisbaleko snack-ekoizleak 18 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusi du aurten. Aldi berean, 25 langile gehiago hartu ditu, eta 300 dira orain guztira. Trigo Snacks-ekin sartu zen Leng ‘Or Hacendadoren aukeran, 2019an. Orain, datozen hilabeteetan produktu berriak ekarriko dituela aurreikusten da.

Liven-ek 285 langile ditu Bergan (Bartzelona), eta uztailean hasi zen Arto Tirak lantzen. Aurten, hainbat ekoizpen-lerroren artean, 5,2 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusi du; dagoneko egina du % 50.

Bestalde, Tosfrit (Tostados y Fritos SA), Manzanaresen (Ciudad Real) kokatutako janaurrekoen fabrikatzaile espezialista, instalazioak handitzeko eta hobetzeko prozesuan murgilduta dago, eta, ondorioz, 3,5 milioi euro inbertituko ditu 2020an. Enpresak 2019tik hornitzen zuen Mercadona, eta orain 5 milioi euro gehiago fakturatzen ditu urteko. Produktu-aukera handiagoa izateko hornitzaile gisa lehenago hastea erabaki zenez, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea saihestu ahal izan du COVID-19aren pandemia-garaian, zeinak 30 langileri eragingo baitzien (150 dira guztira).

APEX Taldeak (Aperitivos y Extrusionados SA), Ribaforadan (Nafarroa) duen enpresa elkartuaren bidez (Alimentos Sanygran SL), 1,5 milioi euroko inbertsioa egingo du, Mercadonarekin duen harremana sendotu baitu; lau urteko harremanaren ondoren lau erreferentzia hornitzera iritsi da, eta horrek Nafarroako bere plantan 12 lanpostu finkatzea ekarriko du.

Grefusa enpresak (Alzira, Valentzia) linealeko hiru erreferentzia hornitzen ere jarraitzen du. Bestalde, aperitibo-aukerari Rubio Snacks ere gehitu zaio (Bullas, Murtzia), zeinak azken hiru urteetan fakturazioa 11 milioi eurora arte bikoiztu baitu. Horrez gain, Cumba kanariar fabrikatzailea ere gehitu zaio (Kanaria Handia, Las Palmas); azken horrek lau aperitibo-mota hornitzen ditu.

Ibersnacks hornitzaile espezialistak (Medina del Campon, Valladoliden, du egoitza) nazioartekotze-prozesuarekin jarraitzen du, 2018an Europe Snacks Europako taldean sartzea erabaki ondoren. Horri esker, merkatu handiago batera iritsi da, eta Mercadonaren egungo produktuak Espainiako nahiz Espainiatik kanpoko zenbait banatzaileri saltzen hasi da.   

Mercadonaren snack-hornitzaileen mapaMercadonaren snack-hornitzaileen mapa.

Logo EAktibatu