Hacendako saldak: oilaskoa, eltzekoa, barazkiak, arraina edo itsaski-paella eta fideua, osagai naturalekin eginak eta jateko prest.

Hacendado saldak, betiko zaporea zure errezetetan

2018ko urtarrilaren 30a

Presta itzazu, modu erraz-errazean, produktu fresko eta naturalez eginda dauden Mercadonaren salda-errezeta bikain hauek: oilasko-saldak -edo gatza gutxiko oilasko-saldak- barazki-saldak, lapiko-saldak, arrain-saldak edo itsaski-paella eta fideuá-saldak; guztiak daude hartzeko prest. Eguneko edozein momentuan ziztu bizian presta dezakezu zopa bero bat, eta betiko errezetak askoz azkarrago egiten bukatu. Ez dute kontserbatzailerik ez koloratzailerik, eta oliba-olioz eginda daude.

Hacendado Oilasko-Salda

Caldo de Pollo Hacendado Mercadona

Osagaiak: Oilaskoa, porrua, azenarioa, patata eta apioa.

Berotu eta listo, hartzeko prest duzu; edo plater goxoak gertatzeko erabiltzeko prest, azkar eta erraz. Ezin hobea da zopak, pastak, arrozak eta kremak prestatzeko.

Salda beraren gatz gutxiagoko aldaera bat ere ere badago. Ez du glutenik, ez arrautzarik, ez laktosarik.

Hacendado Barazki-Salda

Caldo de Verduras Hacendado Merccadona

Osagaiak: Apioa, tipula, barrengorria, espinakak, porrua, tomatea eta azenarioa.

%100ean jatorri begetaleko salda, glutenik, arrautzarik, eta laktosarik gabea. Errezeta ugari prestatzeko bikaina da, hala nola arrozak, kremak, lekale-egosketak… bai eta istant batean salda-kikara bat hartzeko ere.

Hacendado Lapiko-Salda

Caldo de Cocido Hacendado Mercadona

Osagaiak: Txitxirioak, abelgorri-okela, azenarioa eta porrua.

Glutenik eta arrautzarik gabeko Lapiko-Salda dugu hau, errezeta tradizionalaren osagai naturalez egina. Hartzeko prest dago, eta baita betiko zapore guztia duten platerak azkar egiteko ere, sukaldean denbora luzez egon behar izan gabe. Ezin hobea da okel-jakien, lekaleen, pasten eta arrozez osatutako plateren zaporea indartzeko.

Hacendado Arrain-Salda

Caldo de Pescado Hacendado Mercadona

Osagaiak: Abakandoa, ganbak eta bakailaoa.

Salda hau arrainaren eta itsaskiaren zapore guztiarekin prestatutako platerak gertatzeko zein hutsik hartzeko prest dago. Itsasoa zure platerean jartzen du istant batean, zopak, bouillabaisse-ak, arrain-gisatuak, suquet-ak zein arrozak prestatzeko moduan.

Hacendado Itsaski-paella eta Erregosidun Fideuá-Salda

Caldo de Paella de marisco y Fideuá con sofrito Hacendado Mercadona

Osagaiak: Ganboiak, muskuiluak eta azafraia, tipula, baratxuri eta tomatezko erregosiarekin.

Salda hau baliatuz gero, azkar-azkar lortuko dituzu paella zein arrain eta itsaskidun fideuá zoragarriak. Arrantzaleen sukaldaritzaren zapore guztia du, tipula, baratxuri eta tomatezko erregosia txertatzeaz gain. Ez du glutenik, ez arrautzarik, ezta laktosarik ere.

Hacendadoren Saldak prestatzeko ideiak

  • Kontsomea: burruntzali edo ontzi egoki batean salda hustu, eta sutan edo mikrouhin-labean berotu. Bere horretan zerbitza dezakezu, edo oilasko, arrautza zein urdaiazpiko zatiez edo ogi-txigorkiez lagundu.
  • Zopa: salda irakiten jarri, zure gustuko osagaiak erantsi (pasta, arroza, barazkiak, etab.), eta osagai horiek behar bezain beste denboraz egosten jarraitu.
  • Gisatuak: uraren ordez Hacendado salda jar ezazu zure plater guztietan, beraien zaporea indartzeko.

Beste Zenbait Iradokizun:

Lasagna eta Kaneloiak ere gomendatzen ditugu, berotu eta zerbitzatu besterik ez!