Mercadonaren lanpostu hutsak Madril hiriburuan

Mercadonaren lanpostu hutsak Madril hiriburuan

2018ko urtarrilaren 10a

Mercadonak Madril hiriburuko dendetan duen langile taldearen parte izateko zenbait lanpostu eskaintzen ditu, postu guztietako Supermerkatuko Pertsonalaren beharrak betetzeko helburuarekin.

Mercadonaren lan eskaintza Madril hiriburuan

Mercadonako langilea oso aktibo baliotsua da. Mercadonak, egitasmo komunaren helburuak betetze aldera, zerbitzuaren bikaintasunarekin engaiaturik dagoen langile taldea nahi du, oso motibatua eta konpainiaren ikuspegiarekin lerrokatua,. Guztion ideien eta esfortzuaren emaitza da gaurko Mercadona: Talentuz betetako taldea.

Madrilgo dendetan Mercadonaren langileak behar ditugula-eta, eskakizun hauek betetzen dituzten Mercadonaren beharginak bilatzen ditugu:

Supermerkatuko pertsonal gisa aritzeko eskakizun hauek dituzten lanpostu hutsak:

Lanaldi osoan:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) gutxieneko ikasketak dituzten izangaiak. Astelehenetik larunbatera 40 orduko lanaldian jarduteko moduan egotea eskatzen da, eta bezeroari zerbitzua emateko gertutasuna.

  • 40 orduko lanaldian, 1.297 € gordin hilean, soldata-progresioarekin.

Asteburuko lanaldi partzialean:

Unibertsitate-ikasketak egiten ari diren izangaiak, ikasketak eta lana uztartu nahi eta ahal dituztenak. Ostiral eta larunbatetan (asteko 15 orduko lanaldian) edo astelehen, ostiral eta larunbatetan (asteko 20 orduko lanaldian) lan egiteko moduan egotea eskatzen da.

  • 15 orduko lanaldian, 487 € gordin hilean, soldata-progresioarekin.
  • 20 orduko lanaldian, 649 € gordin hilean, soldata-progresioarekin.

Dendako mantentze-lanetarako pertsonala:

Elektrizitatean/elektronikan/elektromekanikan/mekanikan LHI, LHII, Erdi Mailako edo Goi Mailako ikasketak eta instalazio elektrikoetako ezagutzak dituzten izangaiak. Astelehenetik larunbatera 40 orduko lanaldian jarduteko moduan egotea eskatzen da, goizeko txandan. Eta 7 astetan zehar Valentzian dagoen prestakuntza zentrora joan ahal izatea.

  • 40 orduko lanaldian, 1.297 € gordin hilean, soldata-progresioarekin.

Lan baldintzak Mercadonan

Mercadonak lehen egunetik eskaintzen du kontratu iraunkorra.

Konpainiak bere gain hartzen du Frutategia, Arrandegia, Harategia, Txarkuteria, Labea, Lurrindegia, Kutxak, Birjarpena, Garbiketa, eta Mantentze-Lanak ataletako lanpostu guztietako langileen trebakuntza.

Hemen duzue Mercadonako Lan baldintzei buruzko informazio gehiago.

Mercadonak Madril hiriburuan plazaratutako lan eskaintzetan interesa dutenek beren lanpostu eskaerak aurkez ditzakete gure web-orriko “Enplegua” atalean, eta Curriculuma bertan erregistratu.