Zenbait lanpostu eskaintzen dira Abrerako Bloke Logistikoan aritzeko, bertan dauden pertsonalaren beharrizan hauek betetzeko helburuarekin: Biltegiko Beharginak, Hotz-teknikariak eta Elektromekanikariak.
Mercadonaren lan-eskaintzak Abrerako Bloke Logistikoan, Biltegiko Beharginentzat, Hotz-teknikarientzat eta Elektromekanikarientzat
Bada ia hamarkada bat Mercadonak bere sare logistikoan berrikuntzak sartzeko erabakia hartu zuela, biltegi guztiz automatizatuak abian jartzeko xedearekin. Bloke logistiko mota hau, sektorean aitzindaria, Mercadonak biltegietako kalitatezko lanaren alde egiten duen apustua da, langileen zernahi maneiu eta gainesfortzu ezabatzea ahalbidetzen baitu, lan istripuei aurrea hartzen eta hauek saihesten laguntzeko, eta, bide batez, produktibitatea eta eraginkortasuna areagotzeko.
Abrerako Bloke Logistikoan dauden pertsonalaren beharrak betetzeko helburuarekin, Biltegiko Beharginentzako, Hotz-teknikarientzako eta Elektromekanikarientzako zenbait lanpostu huts plazaratu dira:
Eskakizun hauek betetzen dituzten langileak behar ditu Mercadonak:
Biltegiko Beharginak:
- Iraupen jakin bateko kontratua.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) gutxieneko ikasketak dituzten izangaiak.
- Astelehenetik igandera 40 orduko lanaldian jarduteko moduan egotea eskatzen da.
- 40 orduko lanaldian, 1.298 € gordin hilean.
- Konpainiak bere gain hartzen du biltegiko beharginen postuetako formakuntza.
Lan eskaintza kontsultatu: Biltegiko Beharginak
Hotz-teknikariak:
- Gaueko txandan.
- Erdi Maila edo Goi Mailako Hezkuntza Zikloa – Hotz Industriala.
- Urtebeteko gutxieneko eskarmentua mota honetako zereginetan.
Lan eskaintza kontsultatu: Hotz-teknikaria Abreran
Elektromekanikariak:
- Gaueko txandan.
- Goi Mailako Hezkuntza Zikloa edo LH II baliokidea honako gai hauetan: Elektrizitatea eta Elektronika / Mekatronika / Elektromekanika / Automatizazioa eta Robotika Industriala.
- Beharrezko ezagutzak: automatizazioa, robotika industriala eta mantentze-lanak.
Lan eskaintza kontsultatu: Mantentze-lanetarako Elektromekanikaria
Hotz-teknikarientzako eta Elektromekanikarientzako lan baldintzak Mercadonan:
- Kontratu mugagabea.
- Soldata: 1.850 €-ko soldata gordina, soldata-progresioarekin (eta lanpostu bakoitzaren araberako gehigarriak)
- Astean 40 orduko lanaldia.
- Lanaldiaren urtean behingo plangintza.
- Astelehenetik igandera lan egiteko moduan izatea.
- Konpainiak bere gain hartzen du bere langileen formakuntza.
Hemen duzue Mercadonako Lan baldintzei buruzko informazio gehiago.
Mercadonaren lan eskaintzetan interesa dutenek beren lanpostu eskaerak aurkez ditzakete gure web-orriko "Enplegua" atalean, eta beren Curriculum eguneratua bertan erregistratu.