Kontzentratu meso-antizelulitiko berria Mercadonaren Lurrindegian duzu

Mercadonaren kontzentratu meso-antizelulitikoaren edizio mugatua salgai

2020ko apirilaren 23a
  • Zelulitisari modu intentsiboan aurre egiteko tratamendu berri bat da, hiru eragin dituena: lipolitikoa, berregituratzailea eta sendogarria.
  • Produktua 100.000 aleko bilduma esklusibo baten parte da, eta martxoaren amaieratik dago eskuragarri kate osoan.
  • Produktua RNB Totaler Hornitzaileak fabrikatzen du, Deliplus markarekin, La Pobla de Vallbonako instalazioetan (Valentzia).

Mercadona supermerkatu fisiko eta onlinekoen konpainiak kontzentratu meso-antizelulitikoaren edizio mugatuko bilduma bat jarri du salgai. Produktu berri bat da, zelulitisari modu intentsiboan aurre egiten diona, eta hiru eragin ditu: lipolitikoa, berregituratzailea eta sendogarria. Produktua 100.000 aleko bilduma esklusibo baten parte da, eta martxoaren amaieratik dago eskuragarri kate osoan.

Mercadonaren kontzentratu meso-antizelulitikoa, RNB Totaler Hornitzaileak Deliplus markaren bidez La Pobla de Vallbonako instalazioetan egina (Valentzia), 14 bialeko kutxa batean saltzen da, eta bi erabilera-modu ditu: bata talka-tratamendu gisa erabiltzea 14 egunez, zuzenean azalari aplikatuta, eta bestea ohiko kremarekin nahasita erabiltzea, mantentze-tratamendu gisa.

Mercadonaren kontzentratu meso-antizelulitikoa Lurrindegian aurki daiteke, eta bere printzipio aktiboak dira haren ezaugarri nagusia; zehazki, hauek: kafeina eta karnitina (ekintza lipolitikoa dute eta gantzak erretzen laguntzen dute); orburu-orriaren estraktua (drainatzailea eta tonifikatzailea); silizio organikoa, soja-olioa, pisu molekular txikiko azido hialuronikoa eta Centella asiatica (berregituratzaileak eta birmoldatzaileak); bitamina antioxidatzaile ugari (A, C, E, B3), eta Curcuma longaren sustraiaren estraktua eta epigalokatekingalatoa (eragin antioxidatzailea eta berritzailea); burdinaren kelantea (iman gisa funtzionatzen du, eta gantz-ehunean soberan dagoen burdina kentzen du, horrek eragiten baitu zelulitisaren hantura); eta erribosa (zelulen metabolismoaren azkartzailea).

El nuevo Concentrado Meso-Anticelulítico disponible en la sección Perfumería de MercadonaKontzentratu meso-antizelulitiko berria Mercadonaren Lurrindegian duzu.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta