Hacendadoren Kefir Naturala eta Kokozkoa

Mercadonaren Kefir Naturala eta Kokozkoa, propietate probiotiko guztiekin, errutinara itzultzeko

2022ko irailaren 16a
  • Edari hauek soluziorik onenak dira azukre erantsirik gabe eta % 0 gantzekin gozatu nahi dutenentzat edo esnerik eta animalia-jatorriko eratorririk gabeko edari begetalak nahiago dituztenentzat.
  • Productes del Moianès Totaler Hornitzaileak egiten ditu produktu hauek, Moiàko instalazioetan (Bartzelona).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Hacendadoren % 0 gantzeko Kefir Naturala eta Kokozkoa eskaintzen dizkie “Nagusi”ei (bezeroei), produktu horren propietate probiotikoak hainbat modutan  hartu nahi dituztenen eskaerari erantzuteko.

Mercadonaren % 0 gantzeko Kefir Naturala azukre erantsirik gabeko soluzioa da, gaingabetua, likidoa, eta erraz eta bizkor kontsumitzen da, bai bakarrik, baita frutekin edo zerealekin irabiakiak egiteko oinarri gisa ere. Mercadonaren Kokozko Kefirra, berriz, Mercadonak eskaintzen duen lehenengo aukera begetal edangarria da, agabez gozatua, bereziki egokia begano eta begetarianoentzat, eta egokia laktosarekiko intolerantzia dutenentzat eta esnearen proteinari alergia diotenentzat.

Kefir Naturala eta Kokozkoa Productes del Moianès Totaler Hornitzaileak egiten ditu Moiàko instalazioetan (Bartzelona).

Hacendadoren Kefir Naturala eta KokozkoaHacendadoren Kefir Naturala eta Kokozkoa.