Informatikaria ordenagailuarekin lanean

Mercadonaren Informatika Sailerako lanpostu hutsak

2018ko apirilaren 12a

Gure proiektuarekin bat egin! Mercadonak profil ezberdinetako pertsonala txertatu behar du bere Informatika taldean: Informatikako edota Telekomunikazioetako Ingeniari Teknikariak eta Goi Mailako Ingeniariak.

Mercadonaren Informatika Departamendurako lan eskaintzak

Gure berrikuntza digitalerako proiektua sendotzeko urratsak egiten ari gara:

“Nagusiarengandik” (bezeroarengandik)  gertuago egoteko eraldaketa digitala

Berrikuntza digitalaren alorrean, garrantzi bereziko urtea izan da 2017a Mercadonarentzat, inflexio-puntu argia gertatu baita konpainiaren plan estrategikoan. Izan ere, bere eraldaketa digitalerako proiektua garatu eta egikaritzeko hitzarmena itxi du konpainiak SAP Espainia-rekin. Muntaketa-kateko prozesu guztien eraldaketa eta optimizazioa azkartzea ahalbidetuko du horrek, eta software eta SAP zerbitzuak eskala handian hedatzea ekarriko du.   

S/4 HANA plataforma txertatzearekin batera, berehalako informazioa emango dioten tresnak izango ditu konpainiak, denbora errealeko analisiak barne, bere prozesuetako edozein punturi buruzko datu egiati eta bakar bat jaso ahal izango duela uneoro. Informazio hau baliatuz, bere “Nagusien” (bezeroen) eta merkatuaren beharrizan aldakorrei aurrea hartzeko modua edukiko du Mercadonak, eta errazagoa izango zaio bezeroak osoki gogobetetzeko erabakiak hartzea.

Proiektu honetan aurrera egiteko Informatikako edota Telekomunikazioetako Ingeniari Teknikariak eta Goi Mailako Ingeniariak txertatu behar ditu Mercadonak.

Mercadonako langilea oso aktibo baliotsua da. Mercadonak 84.000 pertsonak osatutako langile taldea du egun, eta beste balio batzuen artean enplegu egonkor eta kalitatezkoa eskaintzeagatik aintzatetsia den Giza Baliabideen politika darabil. Politika bereizgarri honi esker, talde bateratua, talentuz betea, eta etengabe hobetzeko gaitua du Mercadonak.

Mercadonaren Giza Baliabideen politika aintzatetsi du Nazio Batuen menpekoa den Nazioarteko Lan Erakundeak (NLE), eta Banaketaren sektoreko lehen enpresa da Merco Talento sailkapenean zein Adeccoren “Bertan lan egiteko enpresa zoriontsuenak” inkestan.

Lan baldintzak Mercadonan

Ingeles maila altua badaukazu eta lanpostuak eskaintzen diren udalerrietan bizi bazara, edo han bizitzeko aukera baldin baduzu, Mercadonak Informatikako edota Telekomunikazioetako Ingeniari Teknikariei eta Goi Mailako Ingeniariei zuzentzen dizkien lan proposamenak kontsultatzera eta partekatzera animatzen zaitugu:

Gure web-orriko Enplegua atalean beste eskaintza batzuk ere kontsulta ditzakezu, eta zure curriculuma bertan erregistratu.