Informatikariak ordenagailuarekin lanean

Mercadonaren Informatika Departamenduko lanpostu hutsak

2017ko urriaren 19a

Mercadonak profil ezberdinetako pertsonala txertatu behar du bere Informatika taldean: Informatikan eta Telekomunikazioetan Ingeniari Teknikariak eta Goi Mailako Ingeniariak.

Mercadonaren Informatika Departamenduko lan eskaintzak

Informatikan eta Telekomunikazioetan Ingeniari Teknikariak eta Goi Mailako Ingeniariak txertatu behar ditu Mercadonak.

Oso aktibo baliotsua da Mercadonako langilea. Mercadonak zerbitzuaren bikaintasunarekin engaiaturik dagoen langile taldea nahi du, oso motibatua eta konpainiaren ikuspegiarekin lerrokatua, egitasmo komunaren helburuak betetze aldera. Guztion ideien eta esfortzuaren emaitza da gaurko Mercadona: Talentuz betetako taldea.

Mercadonak 79.000 pertsonak osatutako langile taldea du egun, eta enplegu egonkor eta kalitatezkoa eskaintzeagatik aintzatetsia den Giza Baliabideen politika darabil, beste balio batzuen artean. Politika bereizgarri honi esker, talde bateratua, talentuz betea, eta etengabe hobetzeko gaitua du Mercadonak.

Mercadonaren Giza Baliabideen politika aintzatetsi du Nazioarteko Lan Erakundeak (NLE), eta Banaketaren sektoreko lehen enpresa da Merco Talento sailkapenean zein Adeccoren “Bertan lan egiteko enpresa zoriontsuenak” inkestan.

Lan baldintzak Mercadonan

Ingeles maila altua badaukazu eta lanpostuak eskaintzen diren udalerrietan bizi bazara, edo han bizitzeko aukera baldin baduzu, Mercadonak Ingeniari Teknikariei eta Goi Mailako Ingeniariei zuzentzen dizkien lan proposamenak kontsultatzera eta partekatzera animatzen zaitugu:

Gure web-orriko Enplegua atalean beste eskaintza batzuk kontsulta ditzakezu, eta zure curriculuma bertan erregistratu.