Mercadonaren hur- eta arroz-edaria

Mercadonaren hur- eta arroz-edari berriak harrituta utzi ditu bezeroak, duen bonboi-zaporeagatik

2021ko ekainaren 29a
  • Krematsua izatea eta azukre erantsirik ez izatea ere balioetsi dute kontsumitzaileek, produktua salgai jarri aurretik konpainiak egin dituen koberrikuntza-saioetan.
  • Frias Nutrición Totaler Hornitzaileak egiten du edari begetal hau Burgosko instalazioetan.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Hacendadoren edari begetal berri bat, hurrez eta arrozez osatua, gehitu du bere produktu-aukeran. Berrikuntza hau konpainiak produktuak salgai jarri aurretik bere “Nagusi”en (bezeroen) laguntzarekin egiten dituen koberrikuntza-saioen bidez garatu da, eta harrituta utzi ditu bezeroak bere zapore gozoagatik —bonboi baten antzekoa—, krematsua delako eta azukre erantsirik ez duelako.

Hacendadoren hur- eta arroz-edari hau konpainiak Espainian eta Portugalen dituen dendetan (1.600 baino gehiago) eskuratu daiteke, eta Frias Nutrición Totaler Hornitzaileak egiten du, Burgosko instalazioetan.  

Hacendadoren hur- eta arroz-edaria Mercadonaren supermerkatu bateanHacendadoren hur- eta arroz-edaria Mercadonaren supermerkatu batean.

Mercadonaren hur- eta arroz-edariaMercadonaren hur- eta arroz-edaria.