Mercadonaren elikagaiak Incako Sor Isabel Bonnín jantoki sozialari ematen

Mercadonaren hiru supermerkatuk egunero emango diote janaria Incako Sor Isabel Bonnín jantoki sozialari

2020ko maiatzaren 14a
  • Konpainiak Incako Sor Isabel Bonnín jantoki sozialarekin duen lankidetza sendotu du, eta premiazko produktuak emango dizkio egunero. Mallorcako Elizbarrutiko Cáritasek kudeatzen du jantoki hori.
  • Mercadonak indartu egin ditu dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian bizi dugun egoera biziki konplexu honek sortutako beharrei erantzuteko.
  • 2020an, dagoeneko, 39.000 kilo premiazko produktu eman dizkie harekin elkarlanean aritu ohi diren Balear Uharteetako zenbait erakunde soziali.
  • 2019an, konpainiak 125 tona premiazko elikagai eman zituen Balear Uharteetan bakarrik.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Hori dela eta, hiru saltoki arduratuko dira orain Incako Sor Isabel Bonnín jantoki sozialari janaria emateaz. Ostegun honetatik aurrera, General Luque etorbideko eta Mercat Coberteko saltokiek bat egingo dute Rei Jaume I etorbideko supermerkatuarekin, eta egunero hasiko dira premiazko produktuak ematen, hala nola frutak eta barazkiak, esnekiak, haragia, arraina, hestebeteak, ogia eta pastak, jantoki sozialak otorduak prestatu ahal izan ditzan bere zerbitzuaren onuradun diren pertsona eta familia guztientzat. Mercadona 2013az geroztik ari da jantoki sozial horrekin lankidetzan.

Incako jantoki soziala 2018an birmoldatu zuten oso-osorik, eta izena aldatu zioten fundatzaileetako batena jartzeko, egin zuen lanarenganako esker onez. Sor Isabel Bonnín du orain izena jantokiak.  Janari-banaketan beste bi denda jardunda, zerbitzu hobea emango ahal izango zaie egunero zentro horretara hurbiltzen diren 130 pertsonari baino gehiagori.

Hala, Rei Jaume I etorbidean dagoen dendako langileek hiru supermerkatuetatik igaro eta jantokira eramaten dituzte produktuak konpainiaren furgonetetan, eta zentroko langileei eta boluntarioei ematen dizkiete, otorduak presta ditzaten.

Balear Uharteetako Mercadonaren Kanpo Harremanetarako arduradun Bárbara Ordás-ek hau dio: "Bizi dugun egoera berezi honetan, bizkorrak izan behar dugu erabakiak hartzen, ahulenen premiei erantzuteko. Oso pozik gaude jantoki sozial honekin dugun lankidetza indartu dugulako, eta harro gaude zentro horretara datozen familia eta erabiltzaileen dieta osatzen lagundu dezakegulako elikagaiak emanez".

Bestalde, Mallorcako Elizbarrutiko Cáritaseko ordezkari Margalida Riutort-ek poza adierazi du lankidetza indartu dela ikusita; izan ere "horrek asko laguntzen digu eguneroko baliabideak handitzen, eta hori bereziki garrantzitsua da bizitzen ari garen egoera berezi eta ezohiko honetan".

Mercadonak 39.000 kilo premiazko produktu eman dizkie dagoeneko aurten Balear Uharteetan laguntzen dituen zenbait erakunderi, eta indartu egin ditu Balear Uharteetan lagundu ohi dituen erakunde sozialekiko dohaintzak. Hauek dira erakunde horiek: Mallorcako Elikagai Bankua, Menorcako Maó eta Ciutadellako udaletako elikagai-bankuak, Ibiza eta Formenterako Elizbarrutiko Cáritas, Incako Sor Isabel Bonnín jantoki soziala (Mallorcako Elizbarrutiko Cáritasek kudeatua), Ca l'Ardiaca jantoki soziala (Palmako Es Refugi elkarte altruistak kudeatua), Tardor jantoki soziala (Palmako Tardor elkarteak kudeatua) eta Ibizako Santa Eulària des Riu eta Sant Antoni de Portmany herrietako jantoki sozialak (Ibizako eta Formenterako Elizbarrutiko Cáritasek kudeatuak).

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 250 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 4.509 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 4.304 Espainian, eta 205 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenetik berriro aktibatzea enpresak lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Mercadonaren elikagaiak Incako Sor Isabel Bonnín jantoki sozialari ematenMercadonaren elikagaiak Incako Sor Isabel Bonnín jantoki sozialari ematen.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta