Orban batzuk garbitu ezinak direla uste duzu? Seinale ez duzula erabiltzen gure Ezabatzaile magikoa. Oso produktu erabilgarria eta praktikoa da, eta etxeko gainazal-mota asko garbitzeko balio du.
Ezabatzaile magikoak erraz eta azkar desagerrarazten ditu pareta, ate, errodapi eta ezin konta ahala gainazaletako orbanak eta urradurak. Erabiltzen ikasi nahi?
Ezabatzaile magikoaren ezaugarriak
Ezabatzaile magikoa espartzu berezi bat da. Kolore zuriko alde bat du (A), eta kolore gorriko beste bat (B). Alde zuriarekin zikinkeria zailena kentzen da, eta, alde gorriarekin, geratu diren hondarrak.
Nola erabili
Lehenengo, ur askorekin busti behar da, eta, gero, ondo xukatu, tantarik botatzen ez duen arte. Ondoren, garbitu nahi dugun gainazala leunki igurtzi behar da alde zuriarekin. Gainazala garbi dagoela, belaki gorria erabiliko dugu geratu diren hondarrak kentzeko, hondarrik geratu bada.
Gogoratu gainazal txiki batean probatzea komeni dela erabili aurretik. Ez da komeni gainazal oso delikatuetan erabiltzea, hala nola telebista-pantailetan, berniza duten zurezko altzarietan edo bitrozeramikan.
Zertarako erabiltzen da Ezabatzaile magikoa?
Ezabatzaile magikoak garbiketa-kontu askotarako balio du.
Eskolara itzultzeko garairako
Eskolara eta errutinara itzultzen pentsatzen hasita gauden honetan, oso gomendagarria da ezabatzaile hau, zikinkeriari aurre egiteko.
- Paretak eta ateak: zure etxeko paretak eta ateak etxeko txikien bulkada artistikoaren biktima izan badira, Ezabatzaile magikoa da behar duzun konponbidea. Argizarizko margoz, lapitzez edo errotuladoreez egindako markak diren, berdin dio. Bestelako zikinkeria-orbanak, igurtziak, harramazkak eta abar garbitzeko ere erabil dezakezu.
- Motxilak: direnak eta ez direnak pasatuko zituzten motxilek udan, eta seguru garbitualdi bat behar dutela denboraldi berria hasterako. Erraz garbitzeko baliabide egokiena duzu ezabatzailea.
- Lapitz-estutxeak: zikinkeria asko hartzen dute, eta garbitu egin behar eskolara itzuli aurretik. Ezabatzaile magikoa da aukera onena.
- Kirol-zapatilak: zolako eta puntako gomaren gainazal zuria distiratsu geratuko zaizu produktu honekin. Ezabatzailea heze dagoela igurtzi, lehortu eta kito.
Etxea garbitzeko ezabatzaile magikoa
Baina eskolara itzultzeko garaian ez ezik beste une askotan erabiltzeko ere egokia da ezabatzailea. Etxean, adibidez, bikain utziko dizkizu gainazal hauek:
- Errodapiak eta pasabideak: oinetakoen, orgen eta abarren ukituak eta urradurak jasaten dituzten gainazal hauek berri bezala lagatzen ditu.
- Pareta eta sabaietako hezetasun-orbanak: lizun- eta onddo-aztarnak desagerrarazten ditu produktu honen eragin magiko harrigarriak. Igurtzi eta urez xukatu maiz.
- Polipielezko aulkietan eta sofetan egiten diren orbanak: halakoetako zikinkeria berehala kentzen da ezabatzaile magikoari esker.
- Etengailuetako orbanak: hatzen zikinkeriak horitu edo ilundu egiten ditu etengailuak, baina produktu honekin igurtziz berehala desagertzen dira orbanak.
- Azulejuak eta azulejuen junturak: azulejuetako zikinkeria kentzen du, eta berehala desagerrarazten ditu azulejuen junturetan agertzen diren lizun- eta zikin-orban gogaikarriak.
- Plantxaren erredura-orbanak: askotan erabiltzearen poderioz marka batzuk ateratzen zaizkio plantxari oinarrian, baina garbitzaile indartsu honek erraz kentzen ditu.
Kontuan hartu beharrekoak
Gainazal txiki batean probatzea komeni da, produktu mikrourratzailea baita. Ez erabili larruazalean, ezta gorputzean beste inon ere. Ez utzi haurren eskueran. Ez irentsi.
Osaera:
Poliuretano-aparra eta melamina-aparra.
Beste gomendio batzuk
Ezagutzen dituzu gure zoru-garbitzekoei egin dizkiegun kalitate-hobekuntzak? Probatu ezazu haien formularen eraginkortasuna.
Koipe-kentzeko ahaltsu eta erabilera orotarako bat behar baduzu, gure Koipe-kentzeko apar gabea gomendatzen dizugu, eraginkorra baita edozein gainazaletan.
Oporren ondoren, baliteke zure autoak garbitzeko premia handia izatea. Irakurri arretaz gure aholkuak.