El ratio de éxito de los nuevos productos innovadores

Mercadonaren eta bitarteko hornitzaileen produktu berri berritzaileen arrakasta ratioa %82koa da, sektoreko %28aren aldean

2016ko azaroaren 21a
  • “Berrikuntza Bateratuaren balioa”, Mercadonak bezeroekin eta fabrikatzaileekin duen eutsitako koberrikuntza arrakastatsuaren ereduari buruz Institut Cerdàk egindako ikerketak, elkarlanak eutsitako hazkuntza diferentziala berrikuntzaren zutabetzat izateko duen garrantzia agerian uzten du.
  • Berrikuntzan egiten den ahalegina sektorekoa baino 7 aldiz altuagoa da, enpresen %96ko parte hartzearekin, Espainiako enpresek orokorrean duten %13aren aldean.
  • 2012tik 2015era, aztertutako 90 bitarteko hornitzaile fabrikatzaileek 377,6 M€ inbertitu dituzte 580 produktu berriren merkaturatzean eta 300 prozesu berriren berringeniaritzan.

Mercadonaren bitarteko hornitzaile fabrikatzaileek elikadura eta edarien sektoreko batez bestekoak baino baliabide gehiago bideratzen dituzte I+G+B bultzatzeko, Institut Cerdàk egindako “Berrikuntza Bateratuaren balioa” ikerketaren arabera.

125 baino gehiago diren konpainiaren bitarteko hornitzaile fabrikatzaileetarik 90en berrikuntza gaitasunak aztertu ondoren, Mercadonak eta bitarteko hornitzaileek merkaturatutako produktu berrien %82 arrakastatsuak direla azpimarratzen du ikerketak, sektoreko %24aren aldean, eskuragarri dauden azken datuen arabera (Nielsen 2013).

Zentzu honetan, I+Gean diharduten langileak 2012tik 2015era %80an ugaritu direla adierazten du ikerketak, batez besteko langile-taldearen %2,84 izatera iritsiz, zifra honek Elikadura eta Edarien sektorekoa bikoizten duelarik, EINek %1,09an zenbatetsia. Guztira, Mercadonaren bitarteko hornitzaileek 1.094 pertsona bideratu dituzte (ikertzaileak, teknikoak, etab) 350 baino I+G lerro gehiago garatzera.

Modu berean, aztertutako denboraldian (2012-2015), ikerketan parte hartu zuten Mercadonaren bitarteko hornitzaileek 377,5 M€ inbertitu zituzten berrikuntzan (85,4 M€ produktu berrietan eta 292 M€ prozesu berrietan). Hortaz gain, 27 patente erregistratu zituzten (produktuen %88 eta prozesuen %12) eta 51 marka. Hain zuzen, aipatutako enpresen berrikuntzarekiko apustua sektorekoa baino 7 aldiz altuagoa da, hauen %96ko parte hartzearekin, enpresa espainiarrek orokorrean duten %13aren aldean.

Zentzu honetan, txostenak nabarmentzen duenez, berrikuntzarekiko apustua 882 M€-raino iristen den azpiegituratako inbertsioaren maila oso altu batekin osatzen da 2012 eta 2015 artean, instalazio bakoitzeko 5,41 M€-ko batez bestekoa suposatzen duelarik; eta %83a Mercadonarekiko harreman markoaren fruitua delarik.

580 produktu berri 4 urtetan eta %82ko arrakasta ratioa

2012 eta 2015 artean, Institut Cerdàk ikertutako bitarteko hornitzaile fabrikatzaileen %84k produktu-berrikuntzak burutu zituen, eremu honetan 85,5 M€-ko inbertsioa eginaz, urteroko 21,4 M€-ko batez bestekoarekin. Inbertsio honek 580 produktu berriren merkaturatzea ekarri du, eta hauen %42 ez ziren aurretik merkatuan existitzen. Aldi berean, gainontzeko ahaleginak aurretik bazeuden produktuen birplanteaketan eta hobekuntza etengabean zentratu dira. Ahalegin berritzaile honen itzulkin ekonomikoa garrantzitsua izan da erreferentzia berri hauen eragin zuzena 2015an 725 M€-koa bakarrik izan zen neurrian, eta hori, batez beste, bitarteko hornitzaile fabrikatzaile aztertuen negozio osoaren zifraren %13a da.

Produktuen berrikuntzek elikaduraren kalitate eta segurtasunaren egiazko hobekuntzetan eta bezeroaren erabilera esperientziaren hobekuntzetan eragin dute, eta baita ekodiseinuarekin lotutako 100 berrikuntza baino gehiagotan ere, besteak beste. Berrikuntzarekiko konpromiso honek, paraleloki, bitarteko hornitzaileen arrakasta ratio altu bat ekarri du, 2012 eta 2014 artean sartutako produktu berrien %82a oraindik linealetan egoteak agerian uzten duen moduan, sektoreko %24aren aldean.

Gainera, azpimarragarria da merkaturatzeen %23 gure iniziatibaz izan direla, eta gainontzekoa, %77a, Mercadonarekin elkarlanean dabiltzan koberrikuntzarako zentroen eta Bezeroen Arretarako Zerbitzuaren bidez jasotako bezeroen iradokizunen bidez, besteak beste.

Bitarteko hornitzaile fabrikatzaileek 2012 eta 2014 artean merkaturatutako produktuen %82ak merkatuan jarraitzen du urtebete beranduago, sektoreko %24aren aldean (Nielsen).

347 berrikuntza eraginkortasuna indartzeko prozesuetan

Institut Cerdàren txostenak jasotzen duenez, 2012tik 2015era, Mercadonaren bitarteko hornitzaileen %79ak 347 prozesu berrikuntza burutu ditu (199 fabrikazio prozesu berrietan, 40 logistika sistemen hobekuntzetan eta 108 laguntza prozesuen hobekuntzetan. Besteak beste, gestio sistemak edo kontrol teknologiak). Bideratutako inbertsioa 292 M€-takoa izan da 4 urtetan.

Ildo honetan, prozesuen kategoria berritzaileenak Elikadura Freskoan eta Lehorrean izan dira, Izoztuen kategorian bultzatutako berrikuntza oso azpimarragarria izan bada ere eremu logistikoan.

Ikerketaren arabera, prozesuen berrikuntzak abantaila asko ematen ditu, eta horien artean eraginkortasun handiagoa eta produkzio-taldeen errendimendua nabarmendu litezke, eta baita ingurumen, osasun eta segurtasun arautegiekiko lerrokatzea ere.

Koberrikuntza Ereduaren balorazioa bitarteko hornitzaile fabrikatzaileen ikuspuntutik

Mercadona y el institut CerdàEzkerretik eskuinera: Jose Carlos Díez, Ekonomialaria, Juan Antonio Germán, Mercadonako Kanpo Harremanetako Zuzendari Nagusia, Cristina Garmendia, Cotec Fundazioko Presidentea, Yolanda Cerdà,Institut Cerdà-ko Retail ataleko Gerentea, etaCarlos Cabrera, Institut Cerdà-ko Presidentea; ikerketa aurkeztu ondoren.    

Koberrikuntza Ereduak egonkortasun marko bat ematen duela uste dute aztertutako bitarteko hornitzaileek, ahaleginak dagoeneko badagoen produktu aukera hobetzen eta bezeroa produktu berriekin harritzen zentratzeko. Modu berean, bezeroa-fabrikatzailea-banatzailea kolaborazio ereduak lehenengoaren beharrak hobeto ezagutzea ahalbidetzen du, eta arrakasta maila handiagoa dakar honek, baita eskariak eta merkatuaren aukerak modu arinago batean bideratu ahal izateko antolaketa maila eraginkorrago bat ere.

Institut Cerdàko retail kudeatzailea den Yolanda Cerdàren arabera, “egin dugun ikerketak agerian uzten du Mercadonak eta bere bitarteko hornitzaileek berrikuntzarekin duten konpromisoa, eta Mercadonaren ereduak banaketa kate osoan zeharreko kolaborazio marko bat ematen duela ziurtatzen du, azken bezeroaren beharrak ahalik eta hobekien ezagutzea eta hobekuntza etengabearen kulturarekin erakundeen garapena ahalbidetzen duelarik”.

Juan Antonio Germán, Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendari nagusiak, Cotec Fundazioa eta haren zuzendari den Cristina Garmendia eskertu nahi izan zituen, “bikaintasunaren eta berrikuntzaren promozioa garapenaren motortzat duen foro honetan “Berrikuntza Bateratuaren balioa” ikerketa aurkezteko aukeragatik. Ikerketa honek agerian uzten du berrikuntzarako zenbaterainoko garrantzia duen kateko alderdi guztien elkarlanak; fabrikatzaileak, banatzaileak eta bezeroak. Gure ‘Nagusiek’ (hala deitzen diegu Mercadonan bezeroei) gure koberrikuntza zentroetan esaten digutenean inspiratzea eta ezagutza hori bitarteko hornitzaile fabrikatzaileekin partekatzeak berrikuntzarako indar handia ematen digu. Merkatua konplexuegia da enpresa bakar batek bere kabuz ikerketa honetan erlazionatzen direnak bezain berrikuntza arrakastatsuak aurrera eramateko. Horregatik, Mercadonan kolaborazioaren indarrean sinesten dugu, gure ‘Nagusiak’ harritzera bideratutako berrikuntza eredu bereizgarri bat izateko, eta dagoeneko gure sektorean badauden berrikuntza gaitasunak bateratzeko.

Gainera, Cotec Fundazioaren presidentea den Cristina Garmendiaren arabera, Mercadona “eremu askotan enpresen erreferentzia da, baita berrikuntzan ere, merkatuan duen arrakastaren giltzarrietako bat dena”. Txostenari dagokionez, konpainiak bere berrikuntza eredua “eskuzabalki” partekatzea eskertu zuen Garmendiak, beste erakundeentzako inspirazio bezala balio dezan. “Geure herrialdeko enpresen liderrek ekonomia eta gizarte osoari berrikuntzaren bidea seinalatzea funtsezkoa” dela ondorioztatuz amaitu zuen Cotec Fundazioko presidenteak.

Modu berean, Mercadonak eta bitarteko hornitzaileek ekonomiarako duten traktore efektua azpimarratu zuen José Carlos Díez ekonomialariak, “ikerketa honetan argi ikusi den faktorea da, eta kontsumitzaileek euren erosketa orgatxoetan egunero jartzen dituzten produktuetan nabaria den berrikuntza oso garrantzitsua da berrindustrializaziorako eta geure sektore industrialaren produktibitatearen hobekuntzarako”.

 

 

Berrikuntza Bateratuaren Balioa

I+Gan Diharduten Langileak

Produktuen Berrikuntzaren Arrakasta Ratioa 

Mercadonaren Bitarteko Hornitzaileak 2012-2015

Mercadonaren bitarteko hornitzaileen iritziak

'Erlazioa bata bestearenganako onuragarria da', 'Joko-arauak oso argiak dira', 'Mercadonak merkatua monitorizatzen laguntzen digu, berrikuntzarako giltzarria dena'